Spotify, ia mundu guztiak erabiltzen duen musika aplikazioa da, Androiderako eguneratze berri bat abiarazi berri du. Eguneratze honekin, aukera gehiago eta entzuten duzunaren kontrol gehiago eman nahi dizute.
Berrikuntza honenetako bat gustatzen zaizun abesti bat blokeatzea da! Horrela esanda erdi arraroa dirudi, ezta? Hau da, abesti bat gustatzen bazaizu, logikoena da gehiago entzun nahi izatea, eta horretarako daude Spotifyren algoritmoak. Arazoa da zenbaketa galdu duzenean zenbat aldiz entzun dituzun abesti berdinak azken hilabetean. Gomendio sistema guztiekin gertatzen den bezala, Spotifyrena batzuetan bakarrik korapilatzen da eta gauza bera ematen dizu behin eta berriz.
Abestiak blokeatzea eta geldiaraztea
Orain bi tresna berri izango dituzu abesti berak behin eta berriz ateratzen ez jarraitzeko. Hasteko, ezkutatzeko botoia berrituta dator eta, Spotifyren esanetan, orain errezagoa da erabiltzeko. Botoi horri ematen badiozu, abestia desagertzen da entzuten ari zaren erreprodukzio zerrendatik, eta hori sinkronizatu egiten da zure gailu guztietan.
Bigarren tresna oraindik hobeto dago: 30 egunez abesti bat “pausatzeko” aukera berri bat da. Botoi horri ematen badiozu, Spotifyk ez dizu gomendatuko abesti hori hilabetez. Baina ez du ahazten gustatzen zaizula, beraz, berriro erakutsiko dizu denbora horren ondoren. Oraingoz, Premium dutenek bakarrik probatu ahal izango dute, oraindik probetan baitago, baina asmoa da aurrerago aplikazioaren erabiltzaile guztiengana iristea.
Berrikuntza gehiago ere datoz: abesti ilara ere dezente hobetu dute, gero zer abesti datozen ikusten den espazio hori. Erreprodukzio pantailan zaudenean, beheko izkinan, eskuinaldean, hiru lerroen botoia sakatuz ireki dezakezu. Orain diseinu berri bat du, Ausazko, Errepikapen eta Tenporizadore kontroletan errazago sartzeko. Gainera, erabiltzailea bazara, ilararen ondoren Spotifyk gomendatzen dizkizun abestiak ikusi ahal izango dituzu, eta horiek gehitu ala ez aukeratu. Hobekuntza hori nahiko baliagarria da entzuten duzuna hobeto kontrolatzeko.
Aplikazioaren behealdean, eskuinaldean, “+” ikonoa duen “Sortu” botoia ikusiko duzu. Ukitzen baduzu, menu bat irekiko da, eta, bertatik, zerrenda bat, lankidetza zerrenda bat, Fusio bat edo Jam bat sor dezakezu, baita IArekin sortutako zerrendak erabili ere (eskuragarri dagoen herrialdeetan). Dena leku bakar batean, ordenatuagoa eta azkarragoa.

Sar ezazu zure iruzkina