Kaixo, KZguneko lagunok! Gaur goizean, egongelako armairuan ditudan argazki albumak ordenatzen hasi naiz, eta orduan, zenbat album beteta dauzkadan konturatu naiz.

Iñakik, KZguneko ikastaroetako lagunak, ea zer gertatzen zen galdetu dit, eta guzti horrek museo bat zirudiela esan dit. Orduan, argazki guztiekin zerbait egin nahi dudala azaldu diot, nolabait antolatu, baina erotzen ari naizela ere.

Iñakik, beti bezain jator, PhotoScan izeneko aplikazio bat behar nuela gomendatu dit. FotoScan, argazkiak eskaneatzeko Google-ko aplikazio bat da, inprimatutako zure argazki gogokoenak eskaneatzeko aukera ematen dizuna.

    • Erraza eta intuitiboa da.
    • Eskaneatzeko prozesua azkarra da.
    • Irudien kalitate ona eskaintzen du.

Orduan, denbora asko aurreztu nezakeela pentsatu dut. Eta denak digitalizatuta ditudanean, familiarentzako bideo bat egin dezakedala esan dit Iñakik. KZgunean dagoeneko apuntatu naizen bideo edizio ikastaro bat ere badute, eta Iñakik esan didanez, pausoz pauso irakasten dizute eta oso erraza da.

Horixe zen behar nuena! Oraindik ez badakizu argazki zaharrak nola digitalizatu, hitzordua eska dezakezu KZgunean eta lagunduko dizute.

KZgunean zure zain gaude!