Gaur KZgunean ‘Edits’-i buruz hitz egingo dizugu, Metak Instagramerako sortutako bideo-ediziorako aplikazioa, zure mugikorrera egokitua eta Reels-ak modu profesionalago batean sortzera bideratua. Honekin, Instagramek app honetatik igotako bideoek kalitate gorena izatea nahi du. Honek esan nahi du diferentzia bat egongo dela zure bideoak tresna honekin edo gabe sortzearen artean. Editore honen abantailetako bat da independentea eta doakoa dela. Google Playtik deskargatu dezakezu Androiderako, eta iOSen App Storetik. Erabiltzeko ez duzu konturik sortu beharko, zuzenean zure Instagram profilarekin sartuko baitzara. Sare sozialaren hedapen baten modukoa da.

Zer eskaintzen du ‘Edits’-ek?

Funtzioak

Hasi pantaila nagusiko + botoia sakatuz eta kargatu zure galeriako nahi duzun argazkia edo bideoa edizio berri bat sortzeko.

Bideoaren beheko aldean dauden denbora-lerroak hautatuz, beste elementu batzuk gehitu ditzakezu, hala nola; nahi dituzun iturrien audioak edo irudi gehiago kamera edo galeriaren bidez. Gainera, bideoa zatitu dezakezu edota bolumena eta abiadura doitu. Horrez gain, iragazkiak gehi ditzakezu, edo irudi kalitateari doikuntzak egin, hala nola; distira, kontrastea, berotasuna, saturazioa eta abar.

Bideoaren hautaketa kenduta, aukera gehiago dituzu beheko aldean, audioa, testua edo ahotsa eranstea adibidez. Azpitituluak ere sor ditzakezu, gainjartzeak edo soinu-efektuak gehitu, eta ebakitzeko edo stickerrak gehitzeko aukerak ere badaude.

Funtzio aurreratuenetako bat da bideo bat sortzeko aukera adimen artifizialaren bidez, irudi estatiko batetik abiatuta. Bideo horrek ur-marka bat jasotzen du, eta adimen artifizial batek sortutakotzat identifikatzen du.

Esportatu

Bideoa sortzen amaitzeko eta ahalik eta irudi kalitate handienarekin bidaltzeko prestatzeko, sakatu Esportatu botoia. Esportazio prozesua amaitzean, ‘Edits’-ek zure sorkuntza gordeko du zure mugikorreko argazki eta bideo galerian, eta zuzenean Instagramen edo Facebooken partekatzeko aukerak erakutsiko dizkizu.

Besteen sormenekin inspiratu

Aplikazio honek beste erabiltzaile batzuen sorkuntzak ikusteko aukera ematen du, Instagrameko Reels-etan nabigatuko bazenu bezala. Aldea da ikusten dituzun sorkuntza guztiak aplikazioaren beraren barruan sortu direla.

Idatzi ohar itsaskorrak ataletik sortzen zaizkizun ideia guztiak: hor, gogoko duzun edukia gordetzeko edo zure audioa erabiltzeko aukera izango duzu.

Estatistiken atala

Erabili atal hau argitaratutako bideoen estatistikak jarraitzeko eta zure Instagram kontuko Reels guztien irismena eta datuak egiaztatuko dituzu, baita aplikazio hau erabilita editatu edo igo ez dituzunak ere.

‘Edits’-en editore independiente honek «behar dituzun tresna guztiak leku bakarrean ditu», azaldu dute Meta-tik. Honela, zure mugikorretik eta ahalegin handirik egin gabe, argazkiak eta bideoak editatu ahal izango dituzu plataformara igo aurretik. Honi esker, plataformara igotzen diren edukiek kalitate hobea dute, ezagutza eta edizio programa handien beharrik gabe.

Orain Instagrameko luzapen honek nola funtzionatzen duen jakin eta gero, zabaldu zure ezagutzak eta eman izena KZguneko aurrez aurreko ikastaroan “Instagram. Partekatu zure argazki eta bideo onenak” edo urruneko ikastaroan “Instagram, argazkiak atera eta partekatu zure unerik onenak” Animatu!