Hitz-jokoek arrakasta izugarria izan dute azken urteetan. Egunero milaka pertsonek jokoen bitartez hizkuntza ezagutzak hobetzen dituzte Palabreto edo La Palabra del Día bezalako erronkei esker. Joku hauek ez dira entretenimendua soilik, hezkuntza-onurak ere badituzte eta lehia osasungarria bultzatzen dute. Gaur KZgunean, joku hauen erakargarritasunari eta arrakastari buruz hitzegingo dizuegu.
Hitz-jokoen abantailak
Hiztegia zabaltzea: Maiz jolasteak hitz berriak ezagutzen laguntzen du, baita ohikoenak ez diren terminoak gogoratzen ere lagunduko digu.
Azkartasun mentala: Erronka hauek pentsamendu logikoa eta sormena estimulatzen dituzte, gaitasunak garatzen lagunduz.
Memoriarentzat ariketa: Hitzen esanahiak eta egiturak gogoratzeak memoria indartzen du eta ikaskuntza-gaitasuna hobetzen du.
Lasaitzeko unea: Jokoan zentratzeak eguneroko estresatik deskonektatzen laguntzen du eta atseden mentala ematen du.
Gizarte-motibazioa: Emaitzak lagunekin edo sare sozialetan partekatzeak ilusioa sortzen du eta gainditze-gogoa pizten du.
Zer egiten du hain ospetsu?
Eskuragarriak eta errazak: Ez dute instalazio konplikaturik behar eta edozein gailutan jolastu daitezke, minutu gutxitan.
Ohitura estimulatzailea: Jende askok erronka hauek eguneroko errutina bihurtu ditu, burua entrenatzeko modu dibertigarri gisa.
Sare sozialetako elkarreragina: Lorpenak eta estrategiak partekatzeak komunitatea sortzen du eta jokalari berrien jakin-mina pizten du.
Asetze pertsonala: Eguneko erronka argitzeak lorpen-sentsazioa ematen du, bereziki hitz zuzena aurkitzean.
Gomendatutako hitz-jokoak
Palabreto / Palabreja
Gaztelerazko hitz-joko bat da, katalanezko Paraulògic joko ospetsuan inspiratuta. Makanika sinplea du baina erronkatsua: zazpi letra erabilita hitz gehiena osatu behar da, beti letra jakin bat derrigorrez sartuz. Euskarazko bertsioari Berbaxerka deitzen zaio.
Wordle
Logika-joko bat da, non jokalariek bost letrako hitz bat asmatu behar duten sei saiakera edo gutxigorekin. Egunero, jokalari guztiek hitz bera asmatzen saiatzen dira, lehia globala sortuz. Jokoa amaitzean, gauerdira itxaron behar da erronka berri bat jasotzeko, baina praktikatzeko modu mugagabea ere badago. Euskarazko bertsioa Wordleeuskera edo wordle.talaios.coop da.
La Palabra del Día
Wordleren gazteletazko bertsioa da, non jokalariek 4 eta 11 letra bitarteko hitz sekretua asmatu behar duten sei saiakera edo gutxiagorekin. Saiakera bakoitzak koloreen bidezko feedback-a ematen du: berdea (letra kokapen zuzenan), horia (letra hitzan dago baina kokapen okerrean) eta grisa (letra ez dago hitzean). Gainera, hainbat joko-modu eskaintzen ditu: egunkaria, programatua eta mugagabea.
WorldlEH
Euskarazko geografia-joko bat da, Wordle hitz-jokoak inspiratua. Hitzak asmatu beharrean, Euskal Herriko udalerri bat asmatu behar da haren siluetaren arabera.
Hitz hauekin jolastu eta zure hiztegia zabaldu ondoren, zer dago azkar idazten ikastea baino hobeto? Gure mekanografia ikastaroak teklatuan zure abiadura eta trebezia hobetzen lagunduko dizu, zure ezagutza modu eraginkorrean islatzeko. Anima zaitez! Mekanografia. Ikasi hutsetik
Sar ezazu zure iruzkina