Kaixo, KZguneko lagunok! Gaur, ostiral goizero bezala, Iñakirekin, nire KZguneko ikaskidearekin, kafe bat hartzeko geratu naiz. Astea nola joan zaigun pixka bat aipatu dugu eta aurten unibestritateko lagunekin bazkaria antolatzea tokatzen zaidala kontatu diot.

Oraingoan erreserba online egin nahi dut, eta Iñakik adarra jo dit, ea gero Bitcoinekin bazkaria ordainduko dudan galdezka. Ezetz erantzun diot, baina online erreserba egiten lagundu beharko didala.

Iñakik The Fork plataforma gomendatu dit, eta kasu honetan 12 lagunentzako mahai bat behar nuen, glutenik gabeko menu batekin.

    • Lehenengo hiria aukeratu dugu eta bilaketa iragazi ahal izan dugu.
    • Oso jatetxe interesgarria agertu zaigu, prezio eta balorazio onekin.
    • Data, ordua eta pertsona kopurua jarri ditugu.
    • Bukatzeko, saioa hasi dugu eta erreserba baieztatu dugu.

Egia esan, oso erraza izan da, eta berehala iritsi zait konfirmazioa postara. Hurrengoan uste dut nik bakarrik egin ahal izango dudala.

Horixe zen behar nuena! Oraindik ez badakizu mahai bat online nola erreserbatu, hitzordua eska dezakezu KZgunean eta lagunduko dizute.

KZgunean zure zain gaude!