AArekin sortutako abatarrak ez dira etorkizuneko zerbait, hemen daude jada. Profileko argazkiak erabiltzeari utzi diogu, zerbait interaktiboagoa eta dinamikoagoa jartzeko: Abatarrak AArekin. Gaur, KZgunean, hiru plataforma aurkezten dizkizugu, AArekin abatarren bideoak modu erraz eta profesionalean sortzeko.

Bideojokoetako pertsonaietatik eta laguntzaile birtualetatik hasi eta sare sozialetako sticker pertsonalizatuetaraino, AArekin izandako abatarrak online espresatzeko moduaren parte bihurtzen ari dira.

Interakzio digitalak gizatiarrago senti daitezen, gaur egun eskura dauden AAdun abatarren sortzailerik onenetako batzuk azalduko dizkizugu.

Synthesia, AAdun abatarren sortzailerik onena

Synthesiaren AArekin izandako abatarrak guztiz errealak dirudite irudi eta soinuan, eta haien aurpegiko espresioei mikrogestoak ere aplika diezazkiekezu (begia keinarazi, baietsi, bekainak zimurtu eta burua mugiarazi dezakezu).

Hauek dira bere ezaugarri nagusiak:

  • Testuz bideora dokumentuetatik, loturetatik edo gidoi idatzietatik. Gainera, zure abatar pertsonalizatua sor dezakezu zuk ateratako 3 minutuko bideo batetik abiatuta.
  • 230 abatar baino gehiago erabiltzeko prest, eta norberak berea sortzeko aukera.
  • 140 hizkuntzatan baino gehiagotan sor ditzakezu bideoak, eta itzulpen automatikoa eta azpitituluak erabili 29 hizkuntza baino gehiagotan.
  • Pertsonalizazio bisuala logo, kolore eta txantiloi korporatiboekin.
  • Talde-lana, iruzkinak eginez eta bertsioak kontrolatuz.
  • Interfaze erabilerraza.

Tresna honek doako bertsioa eta beste ordainketa plan batzuk eskaintzen dizkizu, hala nola ‘Plan Started’, ‘Plan Creator’ edo ‘Entreprise’.

HeyGen, ezpainetako sinkronizazio perfektua

HeyGen lineako bideo-tresna bat da, Adimen Artifizialeko (AA) hiztun integratuak eta ezpainetako sinkronizazio ezin hobea eskaintzen dizkizuna, zure bideoak gidatzeko.

HeyGenek distira egiten du bereziki helburua muga idiomatikoak zeharkatzea denean, mezuaren giza ñabardura galdu gabe. Abatar IV modeloak, bere aurreratuenak, aurpegiko adierazpen aberatsak eta naturalak eskaintzen ditu, emozioak garrantzia duen edukietarako ezin hobea.

Hauek dira bere ezaugarri nagusiak:

Abatar pertsonalizatua: arakatu hainbat abatar aukera zure lehentasunen arabera. Hautatu etnia, adin eta jarrera desberdinak estaltzen dituzten AAko 100 abatar baino gehiagoren artean. Zure abatarra edozein kasutan hobetu dezakezu arropa pertsonalizagarrien aukera zabalarekin.

  • AA abatarrak: Idatzi gidoiak eta sortu bideo bat aukeratutako zure bozeramailearekin, ezpainetako sinkronizazio perfektuarekin minutu gutxiren buruan.
  • Ahots-klonazioa: Zure ahotsarekin zure avatar pertsonalizatuaren potentzial guztia askatu!
  • Photo abatar: erraz sortu argazki-abatar bat, soilik erretratu-argazki bat kargatuz eta nahi duzun testua sartuz.
  • Testutik ahotsera: testua ahots bihurtu 300 ahots baino gehiagoren artean aukeratuz, 40 hizkuntza baino gehiagotan.
  • Templates: hautatu 300 txantiloi baino gehiagotatik zure bideoa hasteko, esperientziarik gabe.

Doako lizentziaz gain, Heygenek hainbat lizentzia mota eskaintzen ditu, hala nola ‘Plan Creator’, ‘Plan Team’ eta ‘Plan Enterprise’.

Vidnoz AA, eman bizia zure gidoiei, abatar hiperrealistekin

Vidnoz AArekin edozein baliabide (testua, argazkia, musika eta baita produktu baten URL-an onarrituta ere) erabiliz sor ditzakezu zure bideoak.

Aurkezpenetatik, lineako ikasgaiaetaraino, kalitate handiko bideotan bihurtzen ditu testuak klik gutxi batzuetan.

Hauek dira bere ezaugarri nagusiak:

  • AAr abatarrak: 1.500 abatar baino gehiago, bideoetan gizakion antzeko presentzia izateko.
  • Lokuzio eleaniztunak: 1.380 ahots baino gehiago 140 hizkuntza baino gehiagotan, irismen global baterako.
  • Txantiloiak erabiltzeko prest: 2.800 bideo txantiloi baino gehiago denbora aurrezteko eta ideiak sortzeko.
  • Bideo-laguntzailea AArekin: Testu-oharrak zuzenean bideo osoetan bihurtu.
  • Pertsonalizatutako abatarrak: Klonatu zure aurpegia eta ahotsa eduki pertsonalizatua lortzeko.
  • Nabigatzailean oinarrituta: Ez du instalaziorik behar, edozein lekutan linean lan egiten du.

Aurreko plataformetan gertatzen den bezala,’Vidnoz’-en funtzionalitateak nabarmen zabal daitezke bere hiru ordainketa-planekin: Hasierakoa, Komertziala eta Enpresakoa.

AAri buruz gehiago jakin nahi baduzu, eman izena KZguneko aurrez aurreko ikastaro honetan “ Adimen artifiziala, ChatGPT eta haren alternatibak “ Animatu!