Kaixo, KZguneko lagunok! Gaur, ostiral goizero bezala, Iñakirekin nire KZguneko ikaskidearekin, kafe bat hartzeko geratu naiz. Astea nola joan zaigun pixka bat aipatu dugu eta gaur goizean mendira joan naizela eta susto handia hartu dudala esan diot.
Iñakik, gertatu zitzaidanarekin kezkatuta, berehala zer gertatu den galdetu dit, eta harri batekin estropezu egin dudala eta orkatila ia bihurritu dudala kontatu diot.
Orduan Iñakik, zerbait gertatzen baldin bazait ea SOS Deiak-en APPa instalatuta ez daukadan galdetu dit. SOS Deiak-ek bere APP propioa zuenik ez nekiela erantzun diot eta une horretan bertan instalatu dut.
-
- Lehenik eta behin, zure datu pertsonalak bete behar dituzu.
- Ondoren, aktibazio-kodea sartu.
- Eta pantaila nagusian, beheko larrialdi-botoia pertsonaliza dezakezu.
- Hor bertan, “Sexu-erasoa” botoia gehitu ahal izan dut.
- Amaitzeko, datu medikoak gehitu behar dira eta “Abisatu” atalean, larrialdi-kontaktua aukeratu.
Egia esan, oso erraza izan da, eta ez nuen APP-a ezagutzen. Iñakiri esango diot hurrengoan elkarrekin mendira joateko.
Horixe zen behar nuena! Oraindik ez badakizu SOS Deiak-en aplikazioa nola instalatu, hitzordua eska dezakezu KZgunean eta lagunduko dizute.
Sar ezazu zure iruzkina