KZgunean uste dugu teknologia guztion eskura egon behar duela. Horregatik, artikulu hau prestatu dugu zure aplikazioa modu praktiko eta errazean sortzen laguntzeko.

Orain badakizula aplikazio bat sortzeko ez dela beharrezkoa programatzailea izatea, ekin diezaiogun lanari. App Inventor erabiliz hasiko gara, edonork modu bisual eta erraz batean aplikazioak diseinatu eta eraiki ditzan pentsatutako plataforma bat.

App Inventor

App Inventor MIT-ek sortutako doako plataforma bat da, modu bisualean funtzionatzen duena: osagaiak arrastatuz jar ditzakezu, pantailak diseinatu eta logika blokeekin programatu, puzzle bat osatuko bazenu bezala. Oso egokia da ikasteko eta esperimentatzeko.

Lehenengo behar duzuna Google kontu bat da. Ondoren, sartu App Inventor-en webgunera. Hasi saioa eta egin klik “Start new project” botoian. Idatzi zure aplikazioaren izena.

Pantaila nagusian zure aplikazioa eraikitzeko gunea ikusiko duzu. Ezkerreko zutabetik mugikorraren simulagailura osagaiak arrastatu besterik ez duzu egin behar.

Klik egin “Blocks” fitxan programazio bisualaren ingurunea irekitzeko. Hemen ez duzu kodea idatzi beharrik: LEGO piezak bezala blokeak elkartu besterik ez duzu.

App Inventor gehiago ezagutu nahi baduzu, KZgunean urruneko ikastaro bat dugu zure ordutegi eta beharretara egokitzen dena, aplikazioen sorkuntzan aurrera egiten jarraitzeko aproposa: APP Inventor. Sortu zure APPak.

Beste aplikazio-sorkuntza webgune interesgarri batzuk

Gaur egun, adimen artifiziala nonahi dago: irudiak edo bideoak sortzen dituzten tresnetatik hasi eta nola ez, zure aplikazioak garatzen laguntzen dizuten plataformetaraino.

KZgunean, berrikuntza hauei adi gaude eta zurekin partekatzea gustuko dugu.

Thunkable

Kode gabe aplikazioak sortzeko plataforma bat da, iOS eta Android-erako balio duena. Editore bisual bat du, App Inventor-en antzekoa, baina funtzionalitate eta osagai aurreratu gehiagorekin. Ezagutza teknikorik ez duten erabiltzaileentzako egokitua dago.

Firebase

Firebase Googlek sortutako aplikazio-garapen plataforma bat da, aplikazioak eraikitzeko, hobetzeko eta hazteko tresna osoa eskaintzen duena, bai Androiderako, iOSerako zein web-erako.

Firebase berezia da zeregin konplexuak sinplifikatzen dituelako.

v0.dev

v0.dev adimen artifizialak bultzatutako plataforma bat da, eta erabiltzaileek aplikazioak eta web-orriak testu- edo irudi-indikazioen bidez sor ditzakete.

Adimen artifizialaren inguruan gehiago jakin nahi baduzu —mota eta erabilerei buruz—, KZgunean zuretzat bereziki prestatutako ikastaro bat dugu. Animatu eta eman izena!
Adimen artifiziala, ChatGPT eta haren alternatibak