Gaurko sarreran, WhatsAppek ekainean iragarri zuen Nobedadeak fitxarako funtzio berriak dakarzkizugu. Bai: kanalak eta estatuak dituen atal hori. Berritasuna, fitxa horri iragarkiak eta harpidetzak gehitzea da. WhatsAppen arabera, bi urte daramatzate lanean Nobedadeen fitxa gauza berriak aurkitzeko leku bat izan dadin, eta, gainera, administratzaileei, erakundeei eta negozioei WhatsAppen hazten lagundu nahi diete.
WhatsAppek, pixkanaka pixkanaka, iragarkiak sartuko ditu Nobedadeak fitxan eta, nahi izanez gero,zure kanal gogokoenen eduki esklusiborako sarbidea izan dezakezu hilero harpidetza bat ordainduz.
Zer aldaketa izango dira WhatsAppen?
- Kanalen harpidetzak: orain, zure kanal gogokoenaren alde egingo duzu hileko harpidetza bat ordainduta, eta, trukean, eduki esklusiboa bidaliko dizute.
- Kanal sustatuak: direktorioan nabigatzen ari zarenean, gustuko izan ditzakezun kanalak erakutsiko dizkizute. Lehen aldiz, administratzaileek ordaindu ahal izango dute beren kanalak ikusgarritasun handiagoa izan dezaten.
- Iragarkiak estatuetan: orain estatuetan enpresen iragarkiak ikusiko dituzu, eta zerbait interesatzen bazaizu, zuzenean haiekin hitz egin ahal izango duzu eskaintzen dutenari buruz.
Funtzio berri hauek Nobedadeak fitxan bakarrik egongo dira, zure txatetatik aparte. Hau da, WhatsApp lagunekin eta familiarekin hitz egiteko bakarrik erabiltzen baduzu, denak berdin jarraituko du zuretzat.
Gustuko izan ditzakezun estatu edo kanaleen iragarkiak erakusteko, WhatsAppek zure oinarrizko informazioa erabiliko du, hala nola zure herrialdea, hizkuntza, jarraitzen dituzun kanalak eta iragarkien aurrean nola erreakzionatzen duzun.
WhatsAppek argitu du ez duela zure mugikor zenbakia salduko ezta partekatuko iragarleekin edo enpresekin. Zure mezuak, deiak edo taldeak ez ditu erabiliko zein iragaraki erakutsi erabakitzeko.
Oraingoz, Nobedadeak izeneko fitxara mugatzen da publizitatea; hala ere, zure ustez, zenbat denbora beharko du WhatsAppek bere atal guztietan iragarkiak txertatzeko?

Sar ezazu zure iruzkina