Kaixo, KZguneko lagunok! Gaur goizean, udako oporretan egingo dugun bidairako erreserba guztiak eginda nituen begiratu dut eta egia esan bai, dena antolatuta daukat iada. Gainera, bisitatzeko gune ederrak aurkitu ditut Interneten, eta orain, bidaiaren ibilbidea planifikatzea besterik ez zait falta.

Orduan Iñaki, KZguneko ikastaroetako nire lankidea agertu da eta ea zertan ari nintzen galdetu dit. Bidaiaren ibilbidea prestatu behar dudala kontatu diot eta bisitatu nahi ditudan lekuak gehituz mapa bat prestatu nahiko nukeela.

Iñakik Google My Mapsekin egitea gomendatu dit, eta Google Mapsen antzera funtzionatzen duela esan dit. Mapa ordenagailuaren bidez pertsonalizatzen da eta, amaitutakoan, telefono mugikorrean ikus daiteke.

    • Hasteko, saioa Google kontuarekin ireki behar da.
    • “Mapa berri bat sortu” sakatu behar da.
    • Lekua kokatzeko eta mapan gehitzeko bilatzailea erabili daiteke.
    • Ondoren, lekuak pertsonaliza ditzazkezu, forma eta ikonoen kolorea aldatu, eta oharrak gehitu.
    • Amaitu ondoren, ibilbidea pertsonalizatuta eta sinkronizatuta dago telefono mugikorretik kontsultatzeko.
    • Mapak ikusteko, “Gordeak” atalean sartu eta “Maps” sakatu behar da.

Orain bai, bisitatu nahi dudan guztiaren mapa prest daukat eta bidaiatzeko prest nago.

Horixe zen behar nuena! Oraindik ez badakizu My Maps nola erabili, hitzordua eska dezakezu KZgunean eta lagunduko dizute.

KZgunean zure zain gaude!