Gaurko sarreran WhatsAppeko katxea nola ezabatu ikasiko duzu, mugikorrean gordetzeko espazioa berreskuratzeko. Zure mugikorra ia lekurik gabe badago eta WhatsApp ohi baino motelago doala nabaritzen baduzu, baliteke ideia ona izatea katxea ezabatzea.
WhatsApp gehien erabiltzen den aplikazioetako bat da, eta funtzio erabilgarri asko eskaintzen ditu. Hala ere, bere puntu ahulenetako bat mugikorrean leku handia har dezakeela katxe memoriaren bidez. Hori eginda, 500 MB eta 2 GB arteko tartea libra dezakezu zure mugikorrean.
Nola ezabatu WhatsApp-eko katxea Androiden urratsez urrats
Prozesu hau egiteak ez ditu zure txatak, argazkiak, bideoak edo ezer garrantzitsurik ezabatzen. Zabor-fitxategiak, aldi baterako datuak eta aplikazioak denborarekin gordetzen dituen fitxategiak bakarrik ezabatzen dira, hau da, ezertarako balio ez duten gauzak.
WhatsApp eguneratzen den bakoitzean, funtzio berriak gehitzen ditu, eta, horren ondorioz, leku gehiago hartzen du zure mugikorrean. Horregatik, katxeko zabor fitxategien kopurua ere hazi egiten da. Onena fitxategi horiek noizean behin ezabatzea da, aplikazioak hobeto eta arinago funtziona dezan.
- Lehenik, sartu Android mugikorraren ezarpenetan.
- Ondoren, jaitsi Aplikazioak dioen tokiraino eta bilatu WhatsApp.
- Azkenik, zoaz barne biltegira eta aukeratu Ezabatu katxea.
iOS sistema eragilea duen mugikor bat baduzu, prozesua apur bat desberdina da: zoaz doikuntzetara > Orokorra > iPhone biltegiratzea > WhatsApp eta hor aukeratu behar duzu Aplikazioa ezabatu. Aplikazioa ezabatu ondoren, deskargatu berriro AppStoretik eta hasi saioa zure zenbakiarekin. Gero, berreskuratu zure txaten segurtasun kopia, eta listo katxea ezabatuta!
Esan behar da iOSen ez dagoela katxea zuzenean ezabatzeko modurik, baizik eta aplikazioa ezabatu behar duzula; beraz, prozesua pisutsu samarra da, baina funtzionatzen du.
Modu hontan denboraren poderioz katxean pilatzen diren zabor fitxategi guzti horiek ezabatu egingo dituzu.

Sar ezazu zure iruzkina