Ziurrenik, Adimen Artifiziala (IA) jaio zenetik, askotariko funtzioetarako tresna erabilgarria izan da: zure autorretratua Tim Burton estiloko ilustrazio bihurtzeko, edo gimnasioko errutina planifikatzeko, lagun berri honek gomendatzen dizun egiturari jarraituz. Hala ere, itxuraz errugabea den prozesu bat, galdera bat egitea bezala, neurrigabeko energia-kontsumoa eta pentsa dezakezuna baino askoz ere emisio handiagoak eragin ditzake.

Zer dago egindako galdera bakoitzaren atzean?

Hizkuntza-eredu IA bateri galdera bat egiten zaionean, ekosistema digital bat aktibatzen da, sisteman sartutako esaldiaren prozesamenduarekin hasten dena. Hitz horiek “tokens” (informazio-unitate txikiak) izenez ezagutzen duguna bihurtzen dira, eta prestazio handiko zerbitzariez (azken belaunaldiko GPU ugari), datuak transmititzeko sareez (hainbat kontinente zeharkatuz informazioa bidaltzeko eta jasotzeko) eta biltegiratze-sistemez baliatzen dira.

Sistema horien guztien erabilerak 15 aldiz energia-gastu handiagoa eragiten du hizkuntza-eredu batean kontsulta bat egiteagatik (2 eta 5 Wh artean) Googleko bilaketa tradizional baten gastua baino (0,3 Wh). 2023an, Open AIk aitortu zuen ChatGPTk 200 milioi interakzio baino gehiago prozesatzen zituela egunero.

Hitz bakoitzaren garrantzia

Erantzunaren konplexutasunak kontsumoari ere eragiten dio. Adibidez, jarraibide luzeegiak emateak, irudiak sortzeko eskatzeak edo gure kontsultaren amaieran eskerrak emateak, IA horiek behar duten karga energetikoa handitu egiten du.

Adimen artifizialaren erabilera arduratsua

IAren erabilera zabalak agerian uzten ditu tresna horrek dituen erabilgarritasun amaigabeak, eta, egunero erabiltzen jarraituko dugunez, beharrezkoa ez den energia-gastua murrizten lagun diezazuketen jarraibide batzuk ezagutzea komeni da:

  1. Zehatza izan. Zure galdera egiterakoan, zoaz harira zuzenean.
  2. Taldekatu. Zalantza bat baino gehiago baduzu, sartu kontsulta bakar batean, banan-banan bidali beharrean.
  3. Bildu. Aurretiazko kontsultak gorde eta berrerabili, edo IAren historialera sartu, beste bilaketa bat egin ordez.

Garrantzitsuena Adimen Artifiziala arduraz erabiltzea da, galdera soil batek ingurumenean duen eraginari buruz duzun kontzientzia eta ezagutza erabiliz. Gaiari buruz gehiago jakiteko, KZguneren “Adimen artifiziala, ChatGPT eta bere alternatibak” doako ikastaroan itxarongo zaitugu.