KZgunean badakigu teknologiak bizitza erraztu egin dezakeela, bereziki eduki digitalak sortzeko orduan. Imajinatu egoera hau: bideo bat egin behar duzu lanerako, proiektu baterako edo sare sozialetarako… baina lotsa ematen dizu hitzegiteak edo ez zara erosoa sentitzen kameraren aurrean. Agian aurkezle profesional bat behar duzu zerbait argi eta garbi azaltzeko, baina ez duzu aurrekonturik ezta denborik ere inor kontratatzeko. Horretarako daukagu Vidnoz, adimen artifizialean oinarritutako tresna berria:
- Zure ordez hitz egingo duen avatar digital bat sortu ahal izango duzu.
- Idazten duzun testua errealismo handiz irakurriko duen ahotsa sortzeko ahalmena du.
- Bideoak minutuetan produzitu, modu erraz, azkar eta dibertigarrian.

Nola sortu avatar bat Vidnozen?
Vidnozen avatar digital bat sortzea ustez baino errazagoa da. Ez duzu diseinu edo bideo-editatzeko ezagutzarik behar. Ordenagailua, sorkuntza pixka bat eta pauso hauek jarraitu besterik ez duzu egin behar:
- Avatar bat aukeratu: Vidnozek aurrez diseinatutako avatarren galeria bat eskaintzen du. Motaren arabera daude antolatuta: formalak, dibertigarriak, gazteak, adinekoak, estilo eta profesio desberdinetakoak. Zure mezura edo zure jendeari egokituz hautatu behar duzu.
- Pertsonalizatu (aukerazkoa): Ukitu pertsonal bat gehitu nahi baduzu, zure argazki batetik edo beste irudi batetik avatar bat sor dezakezu.
- Idatzi testua: Avatarra hautatu ondoren, narratu nahi duzun testua idatzi. Vidnozek testu hori ahots errealista bihurtuko du eta avatarraren ezpain eta keinuetara sinkronizatuko du. Hizkuntza askotako aukerak daude.
- Egin azken ikutuak: Testua idatzi ondoren, honako xehetasunak dituzu:
- Ahotsaren tonua eta abiadura.
- Bideoaren atzealdea edo eszena.
- Pantailan avatarraren kokapena.
- Sortu bideoa: Dena prest dagoenean, bideoa sortzeko botoian klik egin eta minutu gutxitara zure avatarrak zure ordez hitz egingo du.
Avatarrei buruz gehiago jakin nahi duzu? Ez galdu KZguneko blogaren sarrera hau, bertan guztia xehetasun handiz kontatzen dizugu:
https://kzgunea.blog.euskadi.eus/blog/2025/07/03/videos-de-avatar…
Nola klonatu zure ahotsa Vidnoz erabiliz?
Vidnozek IA-n oinarritutako ahots-klonazio tresna bat eskaintzen du grabazio baten bidez, tonua, emozioa eta erritmoa erreplikatzeko aukera ematen duena. Teknologia honekin, testua audio bihur dezakezu klonatutako ahots natural, errealista eta pertsonalizatu batekin.
Ahotsak klonatzea oso dibertigarria eta interesgarria izan daiteke, baina gogoratu:
- Zure ahotsa edo baimendutako ahotsa erabiltzen baduzu, ez dago arazorik.
- Ospetsu baten edo baimenik gabeko norbaiten ahotsa imitatzen baduzu, irudi- edo jabetza intelektualaren eskubideak urratu ditzakezu.
Vidnoz erabiliz ahots bat klonatzeko, jarraitu pauso hauek:
- Grabatu edo igo klonatu nahi duzun ahotsaren 10-20 segundoko audioa.
- Idatzi ahotsak esan behar duen testua.
- Sortu audioa klonatutako ahotsarekin segundotan.
- Deskargatu edo txertatu emaitza zure bideoan, aurkezpenean edo proiektuan.
Sar ezazu zure iruzkina