Uda: oporrak, eguzkia, hondartza, maletak… eta iruzurgileak zu noiz despistatzeko zain. Zuk egun batzuk ihes egiteko eta deskonektatzeko asmoa duzun bitartean, zibergaizkileak inoiz baino aktiboago daude. Zergatik? Oporretan erlaxatuago egoten garelako, sare publikoak erabiltzen ditugulako, azken orduko eskaintza merkeak bilatzen ditugulako eta presaka edo arduragabekeriaz, tranpetan erortzen garelako.
KZguneatik, uda honetan ohikoenak diren iruzurrak ezagutzen lagunduko dizun gida sinple bat dakarkizugu eta lasaitasunez nabigatzeko aholku praktiko batzuk baita ere.
Uda digitaleko tranparik ohikoenak
- “Hotelaren eskaintza ikaragarria!” (inoiz existitu ez dena)
Oso erakargarriak diren ostatuei buruzko iragarki merke horiek amu bat izan daitezke. Aurrez ordaintzen duzu eta… sorpresa: ez da existitzen. Beti erreserbatu web ofizialetatik edo plataforma ezagunetatik.
Zure bidaia planifikatzeko informazio gehiago nahi baduzu, KZguneako ikastaro hau gomendatzen dizugu: Zure bidaia planifikatu
- Zure airelinearen edo bankuaren mezu faltsuak
Emailak, SMSak edo WhatsAppak presazkoak diruditenak: “Zure hegaldia bertan behera geratu da”, “Zure banku-kontua egiaztatu”. Esteka faltsuetan klik egitea eskatzen dizute. Kontuz ibili. - Wi-Fi doakoa eta arriskutsua
FreeAirportWiFi, FREEWifi, WifiGratis bezalako sare publikoei konektatzea kaltegabea dirudi, baina batzuetan iruzurgileek sortutakoak izaten dira zure konexioa zelatatzeko. Ahal baduzu, beti VPN bat erabili. - Aplikazio faltsuak
Mapak, gida edo garraio aplikazio bat jaitsi aurretik, ziurtatu ofiziala dela. Imitazioek zure datuak lapurtu edo birusak instala ditzakete. - Sare sozialetako zozketa faltsuak
“Irabazi bidaia bat Mallorcara! Zure datuak bete besterik ez duzu egin behar.” Egia izateko gehiegi ona dirudi? Seguruenik, hala da, tranpa hutsa.
Oporretara ziber-arazorik gabe joateko aholku sinpleak
- Ez fidatu mirari-eskaintzekin. Prezioak konparatu eta benetako iritziak begiratu.
- Ez klik egin pentsatu gabe. Zerbait arraroa iruditzen bazaizu, hobeto web ofizialetik sartzea.
- Sare publikoak, beti kontu handiz. Saihestu transakzio sentikorrak sare irekietatik egitea.
- Pentsatu argitaratu aurretik. Ez eman zure kokapenari buruzko informazio gehiegi.
- Eguneratu zure gailuak. Mugikor eguneratu bat seguruagoa da.
- Bi urratseko autentifikazioa aktibatu. Hasieran gogaikarria izan daiteke, baina zure kontua salba dezake.
Oporrak gozatu, baina ez deskonektatu zentzu digital arruntetik. KZguneatik, segurtasunez nabiga dezazun nahi dugu , ustekaberik gabe eta zure kezkarik handiena ondo pasatzea eta helmugan zer egin pentsatzea izatea izan beharko luke soilik.
Sarean aurki ditzakezun mehatxu eta arriskuen berri izan nahi baduzu, KZguneako ikastaro hau gomendatzen dizugu: Zibersegurtasuna eta pribatutasuna sarean

Sar ezazu zure iruzkina