Kaixo, KZguneko lagunok! Lehengo egunean, parkean paseatzen nenbilela, Mertxerekin, erretiroa hartu berri duen haurtzaroko lagun batekin topo egin nuen. Orain denbora libre asko duela eta telefono mugikorrak kokoteraino daukala eta ez duela ezer ulertzen esan zidan.
Orduan lasaitzen saiatu nintzen, nik KZguneko ikastaroetan pila bat ikasi dudala azaldu nion, eta ea zergatik ez zen nirekin ikastaroren bat egitera animatzen galdetu nion.
Hasieran, Mertxek zalantzan jartzen zuen bere adinagatik gai izango ote zen, eta esan nion mugikorra erabiltzen, online banka erabiltzen eta oporrak planifikatzen ikasten duzula!
Esan eta egin, hurrengo egunean KZguneko ikastaroekin hasi ginen eta pixkanaka Mertxe mugikorra erabiltzen ikasten ari da eta gainera ordenagailua erabiltzen ere ikasten ari da. Are gehiago, transferentziak egiten, hotelak erreserbatzen eta abar ikasteko aukera ere izan du. Izugarrizko beldurra zion!
Azkenean gustua hartu dio bidaien gaiari, elkarrekin joan gara eta merezitako oporrez gozatu ahal izan dugu.
Horixe behar zuen Mertxek! Oraindik ez badakizu KZguneko ikastaroetan izena nola eman, hitzordua eska dezakezu KZgunean eta lagunduko dizute.
Sar ezazu zure iruzkina