Android 15 hemen da! 2025eko martxoan, Googlek Androiden bertsio berria atera zuen ofizialki. Une honetan gailu batzuetan bakarrik dago erabilgarri, baina datozen hilabeteetan mugikor askotara iritsiko da eguneraketa hau, fabrikatzailearen eta modeloaren arabera.

Askotan, eguneraketa berriek zalantzak sortzen dizkigute. Zer aldatzen da? Merezi du eguneratzea? Ez kezkatu, gaur gehien gustatuko zaizkizun aldaketa batzuk azalduko dizkizugu.

Funtzio berri interesgarriak:

  • Jakinarazpenak ez dira hain gogaikarriak izango: errepikatzen diren jakinarazpenen soinua automatikoki jeitsiko da, hainbeste eten ez dezaten.
  • PDF irakurgailu hobetua: Hitzak bilatu, testua kopiatu eta itsatsi edo formularioak bete ahal izango dituzu beste aplikaziorik deskargatu gabe.
  • Kontraste maila ezberdinak: Ikonoak eta botoiak hobeto nabarmentzeko eta irisgarritasuna hobetzeko, hiru kontraste maila izango dituzu aukeran.

Eguneroko funtzioetan hobekuntzak:

  • Ikono berrituak: Estaldura, WiFi eta bateriaren ikonoak argiagoak izango dira. Adibidez, ikonoa begiratze hutsarekin zenbat bateria geratzen zaizun ikusi ahal izango duzu, mugikor zaharretan bezala.
  • Erreprodukzio multimedia hobea: Bideo eta audio erreprodukzioa optimizatuko da, baliabide gutxiago gastatuz.
  • Autonomia eta arintasuna: Sakonean lan egiten duten zerbitzuen efizientzia hobetu da, eta horri esker mugikorra arinago ibiliko da, aplikazioak azkarrago irekiz, adibidez, kamera.

Tabletetarako Android 15en aldaketa bereziak:

  • Widgetak blokeoko pantailan: Eguraldia edo musika bezalako tresna pertsonalizatuak jarri ahal izango dituzu blokeoko pantailan.
  • Pantaila zatitzeko hobekuntzak: lan anitz aldi berean egiteko, pantaila zatitzeko eta aplikazio bat baino gehiago aldi berean erabiltzeko aukera gehiago izango dituzu.
  • Hauek eta askoz gehiago dira gure gailuetara pixkanaka iritsiko diren nobedadeak Android 15 eguneratzen dugunean.

Androideri buruz gehiago ezagutu nahi? Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi ikastaroa interesgarria izan daiteke zuretzat. Eman izena!