Orain dela aste batzuk, WhatsApp iPadean (Apple markaren tableta) erabili daiteken aplikazioaren bertsio ofiziala kaleratu zuen.

Urteak daramatzagu WhatsApp mezularitzako aplikazioaz gozatzen gure mugikorretan, Android edo iOS sistema eragilea erabiltzen zutenak. Android tabletetan ere aspalditik erabil zitekeen. Hala ere, iPaden erabiltzaileak nabigatzailearen bidez bakarrik sar zitezkeen WhatsAppera, webeko bertsioa erabiliz.

Funtzionatzen zuen? Bai. Baina app bat ez izatea ez da ikonoa mahaian txateatzeko prest edukitzea bezain erosoa.

Betikoa, erosoago

iPad bat baduzu, orain zuzenean deskarga dezakezu WhatsAppeko aplikazio ofiziala APP Storetik, eta eroso erabili WhatsApp iPadean. Gailu horren pantaila zabalagoari esker, mugikorretik baino askoz erosoagoa da txateatzea, fitxategiak bidaltzea edo bideo-deiak egitea.

Jakina, iPaden WhatsAppen aplikazioak lehendik ezagutzen ditugun funtzio guztiak mantentzen ditu: banakako eta taldeko txatak, argazkiak, bideoak eta dokumentuak bidaltzea, deiak eta bideo-deiak interneten bidez eta muturretik muturreko zifratua zure pribatutasuna mantentzeko.

Nola instalatu WhatsApp iPaden?

Oso erraza da:

  1. Ireki APP Storea zure iPadean.
  2. Bilatu “WhatsApp” eta sakatu deskargatzeko botoia.
  3. Instalatu ondoren, jarraitu urratsak zure WhatsAppeko ohiko kontuarekin lotzeko (mugikorrean erabiltzen duzuna).

Eta listo! Zure mezu guztiak iPadetik eskuratu ahal izango dituzu, elkarrizketak galdu gabe eta erabateko sinkronizazioarekin.

WhatsAppek funtzio asko ditu: Ezagutzen dituzu komunitateak eta hedapen-zerrendak? Jakingo zenuke jakinarazpenak aldatzen behar duzunean? Zure erantzuna errepasoa egitea nahiko zenula bada, “Whatsapp. Bat-bateko mezularitza zure smartphonean” kurtsoan apuntatu!