Telegram ez da mezuak bidaltzeko aplikazio soil bat.
KZgunean, teknologia modu errazean irakastea gustatzen zaigu eta horrexegaitik prestatu ditugu aholku praktiko hauek: trikimailu txiki erabilgarriak Telegram-i etekin handiena ateratzeko.
1. Idatzi zeure buruari
Telegram-ek “Gordetako mezuak” izeneko txat berezi bat du, non oharrak, argazkiak, estekak edo fitxategiak bidal ditzakezun zeure buruari. Hodei pertsonal baten moduan funtzionatzen du (zeure buruari 2 GB-rainoko fitxategiak bidal diezazkiokezu, lekuaz kezkatu gabe): han gordetzen duzun guztia zure gailu guztietan eskuragarri izango duzu (ordenagailutik, tabletetik edo mugikorretik sar zaitezke).
2. Bidali argazkiak kalitaterik galdu gabe
Ba al zenekien Telegram-ek ez dituela beti zure irudiak konprimitzen? Argazkiak fitxategi modura bidaltzen badituzu (irudi gisa bidali ordez), jatorrizko kalitatean mantentzen dira. Lanak, diseinuak edo familia-argazkiak bidaltzeko bikaina da.
3. Programatu zure mezuak
Bidaltzeko botoia sakatuta mantentzen baduzu, aukera batzuk agertuko zaizkizu, hala nola “Isilik bidali” edo “Mezua programatu”. Oso erabilgarria da inor ordu desegokian ez molestatzeko edo norbait garaiz zoriontzea ez ahazteko…
4. Antolatu zure txatak karpetekin
Txat pertsonalizatuen karpetak sor ditzakezu (Lana, Familia, Albisteak…), talde eta mezu ugarien artean ez galtzeko. Oso erabilgarria da Telegram bai maila pertsonalean eta bai profesionalean erabiltzen baduzu.
-Joan Ezarpenak atalera.
-Sartu “Txat karpetak” atalean.
-Sakatu “Sortu karpeta berria”.
-Eman izen bat.
-Aukeratu zein txat sartu.
-Gorde.
5. Erabili bot erabilgarriak
Telegram-ek aukera ematen dizu bot-ak erabiltzeko hainbat zereginetarako: oroigarriak, itzultzaileak, zeregin-zerrendak, paketeen jarraipena, baita jokoak edo albiste-kanalak ere.
Bilaketa-barran idatzi bot baten izena:
-@ToDoBot, @ReminderBot, @EventCountdownBot…
6. Hobetu zure pribatutasuna
Gaitu PIN kode bidezko blokeoa. Mezua automatikoki suntsitzen duten txat sekretuak ere sor ditzakezu, zerbait oso pribatu partekatu behar baduzu.
-Ezarpenak > Pribatutasuna eta segurtasuna.
-Sakatu “Blokeo kodea”.
-Gaitu kodea eta aukeratu bat.
-Hatz-marka bidezko desblokeoa ere aktiba dezakezu.
7. Editatu mezuak bidali ondoren
Zerbait gaizki idatzi duzu? Sakatu mezua eta aukeratu “Editatu”. Bi egun dituzu zuzentzeko. Gainera, mezuak guztientzat ezaba ditzakezu, denbora-mugarik gabe.
8. Itzuli mezuak berehala
Gaitu “Itzultzeko botoia erakutsi” aukera:
-Ezarpenak > Hizkuntza.
Hortik aurrera, mezu bakoitza ukitu bakar batekin zuzenean itzultzeko aukera agertuko zaizu. Oso erabilgarria da nazioarteko taldeetan.
9. Ezagutu kanalak eta komunitateak
Txat pribatu eta taldeez gain, Telegram-ek kanal publikoak ditu: albisteak, kultura, teknologia, osasuna, errezetak… baita doako ikastaroak ere.
Bilatu nahi duzun gaia bilatzailean:
-Sakatu lupa (bilatu).
-Idatzi interesatzen zaizun gaia (adib. “albisteak”, “errezetak”, “kirola”…).
-Bozgorailu ikonoa duten kanal publikoak ikusiko dituzu.
-Sakatu eta aukeratu “Batu”.
Seguraski pentsatzen ari zara: “Nik nahiago de WhatsApp-a, ez Telegram”… Lasai! KZgunean zuretzat pentsatutako ikastaro bat ere badugu, WhatsApp-i ahalik eta etekin handiena ateratzen ikas dezazun:
WhatsApp. Bat-bateko mezularitza zure smartphonean

Sar ezazu zure iruzkina