KZgunaren sarrera honetan El Libro Total plataformari buruz hitz egingo dugu: online liburuen katalogo zabala aurkituko duzun web orria, nahi duzun lekuan eta nahi duzunean doan irakurtzeko.
Liburutegi digital hau egile-eskubiderik gabeko lan klasikoetan espezializatuta dago, eta 40.000 izenburu baino gehiago ditu. Interneteko konexioaren bidez eskura daitezkeenak.
El Libro Totak-en ezaugarri nagusiak
Plataforma honen helburi nagusia kultur ondare unibertsala berreskuratzea eta zabaltzea da. Lan nagusiak XIX. mendekoak dira, literaturaren, antzerkiaren, poesiaren edo haur literaturaren klasikoak, besteak beste. Lanak, sarrera librekoak izateaz gain, beste literatura-ikerketa batzuekin lotzen zaituzten hiperesteken bidez daude erlazionatuta, eta, hala, erraz sar zaitezke haiekin erlazionatutako eduki osora. Beraz, lan baten barruan testu literarioa eskura daiteke, musikarekin osatuz eta margoekin lotuz.
Lan horiek formatu digitalena aurkitzeaz gain, audioliburuekin, musikarekin, ilistrazioekin, espezilisten iruzkinekin eta hainbat hizkuntzatako bertsioekin ere esperientziaz goza dezakezu, eta hori guztia iragarkiak jasan gabe.
El Libro Total desberdin egiten du gainerako liburutegiarekin alderatuta, erabat doakoa izateaz gain, edozein motatako publikoari zuzendua baitago, eta normalean irakurtzean ez duten pertsonak erakartzea lortzen du.
Nola funtzionatzen du?
EL Libro Total erabiltzea oso erraza da. Interneteko sarbidea duen edozein gailutatik sar daiteken web-orria da, eta telefono mugikorretarako edo tabletetarako aplikazioa ere deskargatu dezakegu. Liburuak entzuteko edo irakurtzeko ez da erregistratu behar, beraz, segurtazunez eta pribatutasunez erabil daiteke. Kontu pertsonala sortzeko aukera ere ematen du, eta beste aukera batzuk irekiko zaizkigu, hala nola gure historia gordetzea, gogokoak markatzea eta ohar pertsonalak eranstea.

Sar ezazu zure iruzkina