Kaixo, KZguneko lagunok! Irailean, astean bitan gimnasia egiten hasi naiz, eta zoragarria iruditzen zait. Askoz arinago sentitzen naiz eta eguna amaitzeko askoz indar handiagoa daukat.
Joan den ostiralean, Iñakirekin, KZguneko ikastaroetako lankidearekin, supermerkatuan topo egin nuen, eta oporretara noiz nindoan galdetu zidan. Datorren astean nihoala erantzun nion, baina gimnasiarekin ez jarraitzeak pena ematen zidala azaldu nion.
Orduan, Iñakik ea streaming plataformaren batekin online egitea ez nuen pentsatu esan zidan. Egia esan, ez zitzaidan burutik pasatu ere egin, eta plataforma bat ere ez nuen ezagutzen.
Iñakik azaldu zidanez, KZgunearen YouTubeko zuzeneko hitzaldi batean streaming bidezko plataformei buruz hitz egin zuten: horrela, Eitb-k Nahieran izeneko plataforma duela ezagutu zuen. Adinberri izeneko programa bat emititzen dute, non adinekoentzako ariketa fisikoa egiten duten.
Orduan programa mugikorraren bidez aurkitu ahal izan nuen eta gogokoetan gorde nuen.
Hauxe zen behar nuena, eta orain oporretan nagoela, ariketa fisikoa egiteko aukerra dut! Oraindik Adinberrirekin ariketa fisikoa nola egin ez badakizu, hitzordua eska dezakezu KZgunean eta lagunduko dizute.
Sar ezazu zure iruzkina