Seguruenik, gehienek Google izango dugu konfiguratuta gure nabigatzailean, baina jakin behar da badaudela beste aukera interesgarri batzuk ere; DuckDuckGo, adibidez.

DuckDuckGo bilatzaileak gure pribatutasuna babesten du; orain arte, doako produktuetan oinarritu du bere jarduera: bilaketa motorra, nabigatzailea, posta-kontuen anonimizatzailea… Orain, ordea, lehen pausoa eman du ordainpeko harpidetza bat eskaintzeko.

Zertan datza Privacy Pro?

DuckDuckGo Privacy Pro pribatutasun-babeseko lerro berean dauden hiru zerbitzutan oinarrituta dago: VPN bat, gure informazio pertsonala datu babesetik ezabatzeko tresna bat eta  egunen batean gertatzen bada, gure identitatearen lapurreta berrezartzeko beste tresna bat. Hilean  9,99 dólar balio du , edo 99,99 dólar urteko ordainketa aukeratzen baduzu, eta bateragarria da Windons, macOS, Android eta iOS sistemekin.

Datu pertsonalak ezabatzeko zerbitzuaren bidez, zure gailuan altan eman duzun informazio mota aktiboak saltzen dituzten hainbat zerbitzuren datu babesekin gurutzatzen da. Bilaketa horietako batean zure informazioa aurkitzen bada, 50 konpania baino gehiagoren zerredak ezabatzekko prozesu automatikoa hasten da, DuckDuckGo zerbitzariak gainbegiratuta.

DuckDuckGoren abantailak

Google da bilatzailerik ezagunena, baina baditu alderdi negatiboak: pribatutasun gutxi du, eta horregatik da hain garratzitsua beste aukera batzuk izatea, hala nola DuckDuckGo.

  • Gure kontsultak erregistraten eta gordetzen ez direla bermatzen diguten pribatutasun neurriak ditu.
  • Ez du erabiltzeileei buruzko inolako informazio personalik gordetzen, ez du arrastorik uzten eta ez du bisitatzen diren orrialdeen jarraipenik egiten.
  • DuckDuckGo AI txat doako zerbitzuak eta IA-ko zenbait modelotarako sarbide anonimoak eskaintzen digu.

Segurtasunari buruz gehiago jakin nahi baduzu, KZgunean “ Zibersegurtasuna eta pribarurasuna sarean”  ikastaroa eskaintzen dugu, aurrez aurre edo bideokonferentzia bidez. Animatu!