KZGunean badakigu mugikor berria estreinatzea beti dela zirraragarria, baina honek galdera bat uzten du airean: Zer egin aurrekoarekin? Kaxa batean gorde edo baztertu baino lehen, hainbat ideia proposatzen dizkizugu bigarren bizitza erabilgarri eta arduratsu bat emateko. Ez utzi baztertuta, gailu horrek oraindik asko du eskaintzeko. Gaur, zure smartphone zaharra aliatu berri bihurtzeko moduak azalduko dizkizugu.

Etxeko segurtasun-zentroa

Zure mugikor zaharra etxeko zaintza-kamera bihur dezakezu. Security Camera CZ edo Alfred System “Cámara de Seguridad” bezalako aplikazioekin, zure etxea, maskota edo haurtxoaren monitore gixara erabil dezakezu. Wi-Fi konexioa eta entxufe bat gertu izatea besterik ez duzu behar.

Multimedia erreproduzitzailea

Musika edo podcastak entzutea gustuko duzu sukaldatzen, lanean edo bidaiatzen ari zaren bitartean? Mugikor zaharra erreproduzitzaile bihur dezakezu. Jakinarazpenik gabe, distrakziorik gabe—soinu garbia besterik ez. Bluetooth bozgorailuekin edo entzungailuekin konektatzeko aproposa.

GPS autoarentzat edo bizikletarentzat

Instalatu nabigazio-aplikazio bat, hala nola Google Maps edo Waze eta erabili GPS independente gisa. Horrela, ez duzu zure mugikor nagusiaren bateria agortuko ibilbide luzeetan edo irteeretan.

Liburutegi digital eramangarria

Deskargatu e-liburuak, PDFak edo dokumentu garrantzitsuak eta bihurtu zure irakurle digital pertsonal. Bidaietarako, ikasketetarako edo irakurketa uneetarako ezin hobea.

Proba-laborategia

Aplikazio berriekin, sistema eragileekin edo konfigurazioekin esperimentatu nahi duzu zure mugikor nagusia arriskuan jarri gabe? Zure gailu zaharra esperimentatzeko aproposa da.

Retro kontsola

Instalatu kontsola klasikoen emulatzaileak (Game Boy, NES, etab.) eta berriz bizi zure joko gogokoenak. Gehitu Bluetooth kontrolagailu bat eta nostalgiaz betetako kontsola eramangarri bat izango duzu.

Kamera sortzailea

Teknologia berriena ez badu ere, argazkigintza esperimentalerako, timelapseetarako edo proiektu artistikoetarako bigarren kamera gisa erabilgarria izan daiteke.

KZgunean zure mugikorra birziklatu dezakezula ba al zenekien?

KZgunea zentroetan zure gailua uzteko kutxak daude eta horrela ekimen handiago batean parte har dezakezu: ekintza humanitarioak babestu, ingurumenaren zaintza sustatu eta kontsumo arduratsua bultzatu. Kutxa horiek Euskadi osoan daude banatuta. Zure zentro hurbilenak parte hartzen duen jakiteko, kontsultatu KZguneako webgune ofizialean.

Mugikorrak Kongoaren Alde

Zure mugikorrari bigarren bizitza ematea uste baino errazagoa da. Zure jakin-mina piztu bada eta zure gailua behar bezala zaintzen ikasi nahi baduzu, gomendatzen dizugu KZguneko aurrez aurreko ikastaroa: Android-en mantentze-lanak. Luzatu zure gailuaren bizitza

 

 Batzuetan, dagoenari bizitza luzatzea da kontsumo arduratsuago baterako urratsik onena.