Ba al zenekien Tap to Pay-rekin edozein iPhone datafono bihur dezakezula? Horrela negozioek txartelarekin kobra dezakete apartu espezifikorik izan gabe.

Applek txatelarekin ordaintzeko modua irauli berri du, ez hainbeste erabilitzaileentzat, baizik eta merkatarientzat. Ta to Pay datafonorik erabili gabe contactless oradainketak egiteko aukera eskaintzen du. NFC teknologiari esker, edozein autonomori edo negozio txikiei txartelarekin edo mugikorrarekin ordaintzeko aukera ematen dio, aparteko aparaturik gabe.

Nola funtzionatzen du Tap to Pay-k iPhone-n?

Saltokiak Tap to Pay konfiguratu duenean, ireki eta salmentaren zenbatekoa sartzea eta onartzea bezain erraza da, mugikorra “harrera” moduan jartzeko. Laburbilduz, contactless datafono gisa funrzionatzen du.

Erabiltzaileak ez du ezer berririk egin behar, bere ordainketa-metodoa iPhone-ra hurbildu besterik ez du egin behar, ordaintzeko txartela, mugikorra edo erlojua hurbiltzean egin dadin. Ez du axola ordaintzeko erabiltzen den gailua beste iPhone eta  iwatch bat ez bada, aplikazioa edozein gailu identifikatzen du.

Gainera, ohiko datafonoek ez bezala (funzionatzeko Wifi konexioa behar dute), Tap to Pay-k ez du gailu gehigarririk behar, ezta Internet iraunkorrik ere transakzio bat osatzeko, eta hori oso erabilgarria da estaldura mugatua duten kokalekuetan.

Contactless ordainketa zerbitzua eskuragarri dago iPhone XS-etik aurrera, era konfiguratu ahal izateko, iOS 18 edo berriagoa izan behar da gailuan instalatuta.

Eta segurtauna?

Zerbitzu hau ez da berria Estatu Batuetan, izan ere urteak daramatza martxan. Applek lehen akordioa sinatu du CaixaBankekin, eta, horri esker, Smartphone TPV aplikazioa konfigura daiteke iPhonetik ordainketan onartzeko.

Konpainiak serio hartzen du segurtasuna, eta horregatik, Apple Pay pribatutasun sistema kopiatu du. Tap to Pay erabiltzen duzunean, Applek ez daki zein ari den transakzioa egiten, ez dira gordetzen ez ordainketaren datuak, ez zerbitzuaren erabilitako txartelenak, ezta gauluarenak ere. Informazio guztia enkriptatua dago eta aldi baterako prozesatzen da.

Online bankaren erabilerari buruz informazio gehiago izateko, KZgunean aurrez aurreko ikastaro hau dugu: “Ikasi online banka erraz eta seguru erabiltzen”. Animatu! ez izan zalantzarik eta eskatu informazioa.