Kaixo, KZguneko lagunok! Gaur ostiral goizero bezala, Iñakirekin, KZguneko ikastaroetako ikaskidearekin, kafe bat hartzeko geratu naiz. Goiz osoa neraman anbulatoriotik noiz deituko zain, eta eguerdiko 12:00ak ziren Iñaki iritsi denerako.
Kezkatuta ikusi nau eta zer gertatzen zitzaidan galdetu dit. Orduan, duela bi egun inguru proba batzuk egin zizkidatela kontatu diot eta oraindik ez zidatela emaitzak emateko deitu.
Orduan Iñakik, Osakidetzako “Nire osasun karpetan” emaitzak ikus ditzakedala esan dit. Nik ez nuen ideiarik ere, eta orduan, BakQ-rekin sartzen dela eta analisien txostenak, txosten medikoak, hitzorduak, tratamenduak… kontsulta ditzakezula azaldu dit.
Momentuan deskargatu dut eta proben emaitzak ikusi ahal izan ditut. Lasaiago geratu naiz, baina Iñakik garrantzitsuena nire medikuaren deiaren zain egotea dela gogorarazi dit.
Aplikazioak nola funtzionatzen duen ikertuz, Iñakik KZgunean Osakidetzari buruzko ikastaro bat dutela esan dit , eta nola ez, beste behin ere izena eman dut iada.
Horixe zen behar nuena! Oraindik zure osasun-karpeta nola kontsultatu ez badakizu, hitzordua eska dezakezu KZgunean eta lagunduko dizute.
Sar ezazu zure iruzkina