Zure musika entzutearen esperientzia partekatua izatea nahi duzu? Auracast teknologiari esker, ahalegin handirik egin behar gabe transmititu ditzakezu zure abesti gogokenak.
Auracast Bluetooth LE Audio estandarrarekin garatutako teknologia da, eta audioa gailu ugaritara aldi berean transmititzeko aukera ematen du. Ohiko Blueetooth sistemek ez bezala (bana-banan konektatzeko mugatuta daude), Auracast-ek transmisio ahalmena handitzen du.
Teknologia hau leku publiko edo pribatuetako entzumen-esperientzia hobetzeko disenatuta dago, hala nola museoetako, garraio-estazioetako, zuzeneko ekitaldietako eta abarretako entzumen-esperientzia hobetzeko.
Zer da Auracast?
Auracast Bluetooth Audioan integratutako funtzio bat da, gailu bakar batek, hala nola mugikor batek edo telebista batek, audioa hainbat hargailu bateragarritara (entzungailuak, bozgorailuak edo audifonoak) modu publiko edo pribatuan transmutitzeko aukera ematen duena.
Auracast-en transmizio bat sintonizatzeko modu ugari daude. Lehenik eta behin, audio transmizioaren funtzionamenduari buruzko oinarrizko kontzeptu batzuk:
- Transmisorea: sakeleko telefonoa, ordenagailua, tableta edo telebista behar da, transmisio bat bidaltzeko gaitasuna duena.
- Hargailua: transmisio bat jasotzeko gai diren entzugailuak, audifonoak edo inplante koklearrak.
- Laguntzailea: sakeleko telefonoa, erloju adimenduna edo audifonoren urrutiko kontrola, Auracast-en hartzeile bati transmisio bat jasotzen laguntzeko gai dena.
Nola funtzionatzen du?
Prozesua zaila dirudien arren, transmisioa oso erraza da, Wifi transmisio batean saioa hastearen antzeko baita, baina Bluetooth audio-iturriekin. Jar dezagun taberna bateko telebista baten adibidea, prozesua azaltzeko:
- Auracast transmisoreak, kasu honetan taberna batean isilik dagoen telebista batek, transmisio bat hasten du eta Auracast erabiliz informazioa ematen die gailuei.
- Gure smartphoneak edo tabletak Auracast-en bidez detektatzen du igorpen hori, eta Auracast-en laguntzailea erabiliz sintoniza dezake transmisioa. Transmisio zehatza bilatuz gero, eskuragarri dauden transmisioen zerrenda agertuko da.
- Azkenik, entzun nahi dugun transmisioa aukeratutako dugu, eta berehala hasiko da entzuten Aurocast-erako gaitutako hargailuaren bidez; entzungailuak, inplente koklearrak edo audiofonoak izan daitezke. Adibidez, bi entzungailu-pare konekta ditzakezu telebistara, bi pertsonak aldi berean entzun dezaten.
Garrantzitsua da kontuan izatea sakeleko telefona kanala hautatzeko bakarrik balio duela; beraz, kanala hautatu ondoren, ez da beharrezkoa.
Zein gailu dira bateragarriak Auracast-ekin?
Auracast-en audio-transmisioa gaitzeko, produktuak bateragarria izan behar du Bluetooth-en 5.2 bertsioarekin, LE Audio-n sartutako transmisio profil publikoarekin batera. Hau transmisoreari zein hartzeileari aplikatzen zaie, biak Auracast-ekin bateragarriak izan behar dira.

Sar ezazu zure iruzkina