Gaur, KZgunean eguraldia zure mugikorretik kontsultatzeko 6 aplikazio onenen aukeraketa ekarri dizugu. Leku askotan, euria egingo duen jakiteko zerura begiratzea besterik ez da behar, baina Euskadin laguntzarik gabe ezinezkoa da eguraldia asmatzea. Aplikazio hauek prest egoten lagunduko dizute eguzkia ateratzen bada zein euria ustekabean agertzen bada ere.

Eguraldia kontsultatzeko 6 aplikaziorik onenak

AccuWeather

Munduko ezagunenetako bat. Tokiko iragarpenak eskaintzen ditu, larrialdien abisuak, mapa interaktiboak eta zuzeneko radarra. Bere interfazea argia da eta eguraldia orduz ordu edo datozen egunetako eguraldia kontsultatzeko aukera ematen du.

AEMET

Espainiar Estatuko Meteorologia Agentziaren aplikazio ofiziala da. Euskadiko datu fidagarriak lortzeko aproposa, abisu ofizialekin, iragarpen zehatzekin eta euri-mapekin. Bere diseinua sinplea da baina oso funtzionala.

Euskalmet

Bereziki erabilgarria da Euskadin, eguraldia azkar aldatzen den eremuetan, hala nola Gipuzkoan edo Bizkaian. Euskal Meteorologia Agentziak babestua dago eta horrek fidagarritasuna eta zehaztasun zientifikoa bermatzen ditu.

Ventusky

Esperientzia bisual eta zehatzagoa bilatzen dutenentzat oso baloratua den aplikazio meteorologikoa da.

Rain Alarm

Minimalista baina oso eraginkorra. Euria zure kokalekura hurbiltzen denean abisatzen dizu, aire libreko jarduerak egiten dituztenentzat edo ustekabeko euriak saihestu nahi dituztenentzat aproposa. Radarreko datuetan oinarritzen da eta oso zehatza da.

1Weather

Dotorea eta pertsonalizagarria. Datu asko eskaintzen ditu, widget erakargarriak eta esperientzia bisual polita eskeintzen digu. Nazioarteko publikoarentzat pentsatua dago batez ere eta diseinu erakargarria dauka.

5 webgune meteorologikorik onenak

Eguraldiaren mundu digitalaz ari garenean, hauek dira eguraldiaren berri izateko altxor batzuk:

Eltiempo.es: Oso bisuala eta informazioz betea. Orduz orduko iragarpenak eskaintzen ditu, satelite-irudiak, eguraldiari buruzko albisteak eta kostaldeko baldintzak.

Meteox: Eguraldia zuzenean ikusteko aproposa, radarrak dituzten mapekin.

Windy: Haizea, euria eta presio atmosferikoa mapa interaktiboetan ikusteko bikaina.

Wheater.com: (The Weather Channel) Estaldura global zabala, bideoak, mapak eta abisuekin.

Meteo Blue Eguraldiaren eredu aurreratuak, mapa interaktiboak eta iragarpen oso zehatzak eskaintzen ditu. Erabiltzaile teknikoentzat edo bidaiarientzat aproposa.

Zure egunerokoan erabilgarriak izan daitezkeen aplikazio gehiago ezagutu nahi badituzu, ez galdu KZguneko ikastaro hau: Zure egunerokotasuna hobetuko duten aplikazioak