2022. urteaz geroztik, Adimen Artifiziala profesionalentzako bakarrik izatetik pertsonen eguneroko bizitzen integratuta egotera pasatu da. Hori dela eta, ziurrenik prompt hitza entzun duzula, eta ez dakizula zer den eta zergatik hitz egiten den hainbeste prompt-etaz.

Zer da prompt bat AAn? Nola sor daiteke? Galdera horien erantzunak ezagutzera gonbidatzen zaitugu, prompt-ak sortzeko prozesuaren gako nagusiak azalduz.

Zer da prompt bat?

Prompt bat adimen artifizialieko programa bati emaitza sortzeko ematen zaion instrukzio, galdera, eskaera edo testu bat da. Erabiltzeile garen aldetik, horixe ematen diogu AA sistemari, nahi dugun erantzuna lortzeko. Jarraibide horiek makinarekin hitz egiten ariko bagina bezala transmititzen dira. Gauza erraza izan daiteke, adibidez “idatzi mezu elektroniko bat”, edo zerbait zehatzagoa, adibidez “egin gida xehatu bat merkataritza elektroniko baterako marketin-kanpaina bat sortzeko”. Oso garrantzitsua da prompt on bat nola idatzi jakitea nahi dugun emaitza lortzeko.

Beraz, garrantzitsua da prompt-etatik emaitza lortzeko behar duzun testuinguru guztia izatea, zentzu bikoitzik gabe, AAk eskatzen diozuna gaizki interpreta ez dezan. Gainera, bidalitako prompt bakoitzak ingurumenean gastu bat sortzen du; beraz prompt berean behar den informazio guztia sartzea da onena. KZgunean  dagoeneko hitz egin dizugu “ Adimen artifiziala eta zure galderek ingurimena nola kutsatzen duten” gaiari buruz. Begiratu sarrera!

Nola sortu prompt bat?

Prompt on bat disenainatzeko, adimen artifizialeko tresna guztiei aplika daitekeen prozesu egitaratu bar behar da. Hala ere, bakoitzak kontuan hartu beharreko berezitasunak ditu.

Zure idearekin bat datorren emaitza lortzeko, oinarrizko elementu batzuk sartu behar dituzu:

  1. Helburua: Lortu nahi duzun helburua argi definitu: eskema bat nahi duzu, artikulu bat, posta elektroniko bat, produktu baten deskribapena, etab.
  2. Aukera trena egokia: AAko tresna guztiek ez dute edozertarako balio. Adibidez, testu sorgailuek hobeto erantzuten dute prompt deskribatzaileen bidez; irudi sorgailuek, berriz, ikusizko xehetasun espezifikoak behar dituzte.
  3. Oinarriak eta testingurua adierazi: Zenbat eta xehetasun gehiago eman, orduan eta probableagoa izango da AAk nahi duzuna sortzea.
  4. Parametro espezifikoak sartu: Adibidez, testuaren formatua edo irudien estilo bisuala.
  5. Tonua eta ahotsa: Eduki formala, informala, pertsuasiboa, hezigarria edo helburua egokitzen den beste edozein estilo izan behar duen zehaztu dezakezu.
  6. Egitura: Gehitu zure formatuaren zehaztapen guztiak, adibidez: binetak behar badituzu edo izenburu eta paragrafo kopuru zehatza.
  7. Eska iezaiozu paper bat jokatzeko: Emaitza hobeak lor ditzakezu AAri nola pentsatu behar duen adierazten badiozu; adibidez, marketinean aditu gisa informazioa ematea edo kazetari gisa idaztea nahi baduzu.

Adimen artifizialari buruz gehiago jakiteko, KZgunean “Adimen artifiziala, ChatGPT eta haren alternatibak” ikastaroa dugu, modalitate aurrez-aurrekoan eta bideokonferentzia bidez. Anima zaitez AAri  buruz gehiago jakitera!