SIM Swapping-a iruzur bat da, pertsona baten telfono mugikorreko SIM txartela iruzur eginez bikoiztean datzana. Gero eta gehiago zabaltzen ari den iruzurra da; gaizkileek telefonia mugikorreko operadoreak engainatzen dituzte, biktima baten telefono zenbakia haren kontrolpeko SIM txartel batera transferi dezaten.
Biktima telefono zerbitzurik gabe geratzen denean, bere informazio pertsonalera sartzen da eta banku digitalaren kontrola hartzen du, telefono zenbakira iristen diren egiaztapeneko SMSak erabiliz.
SIM txartela trukatu izanaren seinaleak
SIM trukeak ahalik eta azkarren detektatuz gero, kaltea nabarmen murritz daiteke. Arazo bakarra baranduegi izan aurretik ohartarazpen seinaleak ezagutzea da:
- Zerbitzua bat-batean galtzea: Zure telefonoak bat-batean “Zerbitzurik gabe” bistaratzen badu edo normalean estaldura dagoen eremu batean deiak edo mezuak bidaltzeari eta jasotzeari uzten badio, jarri arreta.
- SIM aldaketaren jakinarazpenak edo kontuetako saio hasierak: zerbitzu batzuek alertak bidaltzen dituzte zure SIMa aldatzen denean edo beste gailu batean saioa hasten denean. Jakinarazpen horietako bat jasotzen baduzu aldaketa egin gabe, berehala jardun, zure zenbakia bikoiztuta dagoela esan baitezake.
- Kontuen blokeoa: SIM swarpping erasoak behin kontrola dutenean, azkar mugitzen dira pasahitzak aldatzeko eta zure kontuak berreskurateko xehatasunak berrezartzeko.
- Baimendu gabeko ordainketak: Zure kontuetan azaltzen ez diren kargu edo tranferintziak SIM trukea adieraz dezakete.
Nola gutxitu eraso bat jasateko aukerak?
Badira SIM swapping eraso bat jasotzeko aukerak gutxitzen dituzten eta, gertatuz gero, informazioa babesten laguntzen duten jardunbide batzuk:
- Arrazoi logikorik gabe telefonoa estaldurik gabe geratu dela ikusten baduzu, jarri harremanetan telefonia operadorearekin, horren berri emateko eta zer gertatu den ikusteko. Bikoizketa berretsiz gero, berehala aldatu behar dira banka digitalaren eta maiz erabiltzen diren beste online zerbitzu batzuen sartzeko kredentzialak.
- Ez eman inoiz datu pertsonalik edo banku daturik mezu elektronikoetan edo SMS-etan dauden esteken bidez, edota dei susmagarrietan.
- Sare sozialetako profilen probatutasun eta segurtasun doikuntzak behar bezala konfiguratzea: zure kontaktuek bakarrik ikus dezaten argitaratzen duzun informazioa.
- Deskargatu aplikazioak Play edo App store-tik eta eman funtzionatzeko behar dituen baimenak bakarrik.
- Ez sartu informazio pribatua (pasahitzak eta bankuko datuak, adibidez) gailua WIFI publiko batera konektatuta badago.
- Bankuarekin harremanetan jartzea, banku mugimendu ezezagunen kargu izanez gero.
- Salaketa jartzeko dituzun ebidentzia guztiak gordetzea.

Sar ezazu zure iruzkina