Mugikorreko aplikazioak bizitza errazten digute, ezintasunak dituzten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko funtsezko tresna bihurtu dira.
Teknologia gizarteratzeko lotura-zubi bihurtu da, desgaitasunen bat duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzen duten irtenbide berritzaileak eskaintzen baititu. Horregatik, pertsona horien esperientzia digitala errazten duten aplikazio batzuk hautatu ditugu, eskatuak eta eguneratuak, desgaitasun mota desberdinetara bideratuak.
Ikusmen-urritasuna duten pertsonentzako aplikazioak
Aplikazio hauen helburua ikusmen baxua edo itsutasuna duten pertsonen bizitza erraztea da. Munduan 1.300 milioi pertsonari eragiten die desgaitasun horrek, OMEren arabera.
- Big Launcher: Ikusmen baxua duten pertsonentzat disenatutako pantalla irakurgailua da. Erabiltzeileek tamaina handiko ikonoak, tipografia handiko testuak edo pantalla osoko jakinarazpenak dituzte. Deskarga doakoa da.
- MCT Money Reader: Txanponak edo billeteak identifikatzen ditu, pertsonak aurrean duenaren zenbatekoa azkar identifika dezan. Baliteke egunerokoan pertsona horiek baliabide hau behar ez izatea, baina ez da gauza bera gertatzen atzerriara bidaiatzen denean.
- Be My Eyes: Eguneroko zereginetarako laguntza bisuala emateko diseinatutako aplikazioa da. Honen bidez, erabiltzaileek telefonoaren kamerare erabiltzen dute ikus dezaketenn pertsonen laguntza jaso dezaten.
Entzumen desgaitasuna duten pertsonentzako aplikazioak
Telefono mugikorretarako APP batzuek gorrak diren edo hipoakusia duten pertsonei entzumen informazioa testu bihurtzeko edo zeinu hizkuntzara itzultzeko aukera ematen diete.
- Sordo Ayuda: Aplikazio honen funtzioa entzumen desgaitasuna duten pertsonen eta entzuleen arteko elkarrizketak testura itzultzea da.
- RogerVoice: Solaskideak hitz egiten duenean, bere hitzak pantailan bat-batena tranzkribatzen dira testura.
- Visualfy: Inguruneko soinu garrantzitsuak ezagutzen ditu, hala nola suteen alarma bat, ospitale bateko txandakako txistua, txirrina, iratzargailua edo negarrez ari den haurtxoa eta ikusmen eta zentzumen alerta bihurtzen ditu.
Minusbaliotasun fisiko duten pertsonentzako aplikazioak
Desgaitasun fisiko edo mugikortasun murriztua duten pertsonek batzuetan arazoak izaten dituzte hirietan mugitzeko, eta, beraz, leku irisgarriak ezagutzea pertsonen horien esperientzia hobetzen du.
- TUR4all: Turisko irisagarria sustatzeko diseinatutako plataforma digitala da.Hotelei, jatetxeei, museoei, monumentuei eta bestelako baliabide turistikoei buruzko informazio zehatza ematen du, bidaiak aurrez eta segutasunez planifikatu ahal izateko.
- Accessibility Plus: Geolokalizazio sitema bat da, erabiltzaileei aukera ematen diena mugikortasun urriko pertsonentzako egokitutako interesguneak aurkitzeko.
- Disabled Park: Desgaitasuna duten pertsonentzat erreserbatutako aparkalekuak aurkitzeko aukera ematen du.
Egunerokotasuna errazten diguten aplikazioei buruz gehiago jakiteko, KZgunean “Zure egunerikotasuna hobetuko duten aplikazioak” ikastaroa dugu aurrez aurreko modalitatean. Animatu!

Sar ezazu zure iruzkina