KZgunean Halloween ospatzen jarraitzen dugu: sormena, teknologia eta nola ez misterio ukitu batekin. Aurten argazki-erretokeari eta adimen artifizialarekin egindako bideoei eskainitako edizio berezi bat dakarkizugu, lagunak izutzeko, dibertitzeko eta guztiz pertsonalizatutako irudiekin momentu on bat pasatzeko gogoa dutenentzat.

Imajinatzen al duzu zure selfie bat benetako zombi, momia edo banpiro bihurtzea? Edo zure maskota kalabaza eta laino artean jolasean irudikatzea? Aurkezten dizkizugun tresnekin ez duzu edizioan esperientziarik behar: jolasteko, esploratzeko eta partekatzeko gogoa besterik ez!

Bihurtu zure argazkia zombi batean Microsoft Copilot erabiliz

Zure argazkia zombi errealista batean nola bihurtu erakutsiko dizugu. Horretarako, Microsoft ekosistemako adimen artifizialeko laguntzaile integratua erabiliko dugu: Microsoft Copilot.

  1. Sartu: https://copilot.microsoft.com webgunean
  2. Hasi saioa zure Microsoft edo Google kontuarekin.
  3. Idatzi honelako zerbait (hau da zure PROMPT-a):
    • “Bihurtu nire argazkia Halloween-erako zombi errealista batean, nire aurpegia ezagutzeko moduan mantenduz.”
    • “Eraldatu nire aurpegia, gau ilun batean kandelaz argitutako garezur baten tankera duelarik.”
    • “Egin nazazu banpiro dotore bat, kapa, letagin eta gaztelu gotiko bateko atzeko planoarekin.”
    • “sorgin zahar baten itxura izan nahi dut, txano zorrotza, lainoa eta ilargi betea atzean dagoela.”
    • “Eman iezadazu mamu flotatzaile baten itxura, gardentasunekin eta argi leunekin.”
  4. Ondoren, igo zure argazkia: sakatu “+” ikurra eta aukeratu “Irudiak edo Fitxategiak Gehitu”.
  5. Azkenik, sakatu Enter.

Nola sortu Halloween bideo bat Grok erabiliz, zure irudia oinarri hartuta

Groken Imagine aplikazioarekin edozein irudi Halloween giroko bideo bihur dezakezu urrats gutxitan, edizioan aditua izan gabe.

  1. Prestatu zure argazkia: Aukeratu animatu nahi duzun irudia: zure selfie-a, zure maskota edo argazki dibertigariren bat.
  2. Ireki Imagine: Sartu aplikaziora edo webgunera eta hasi saioa: https://grok.com/imagine
  3. Igo zure argazkia: Bilatu “Bideoa sortu” aukera eta igo zure irudia.
  4. Deskribatu zure Halloween bideoa: Idatzi zer ikusi nahi duzun. Adibidez:
  • “Nire argazkia lainoez inguratuta, kalabazak, mamuak eta Halloween-eko itsurarekin.”
  • “Pertsonaia hau eszena beldurgarri batean dantzan.”
  1. Sortu eta deskargatu: Egin klik “Bideoa sortu” botoian eta itxaron minutu batzuk. Ondoren, deskargatu zure bideoa, partekatzeko prest!

 Adimen artifiziala hain azkar ari da garatzen, non batzuetan beldurrezko film batetik ateratakoa dirudien. Baina ez dago beldurtzeko arrazoirik: KZgunean hau ulertzen eta konfiantzaz erabiltzen irakasten dizugu. Eman izena gure ikastaroan eta kendu beldurra!

Adimen artifiziala, ChatGPT eta haren alternatibak