Nahiz eta ordenagailua lan egiteko eta ikasteko gehien erabiltzen den bitartekoa izan, tabletak ere, lan egiteko orduan oso erabilgarriak izan daitezke. Horregatik gaur KZguneatik, aparailua ahalik eta gehien aprobetxatzeko, tabletak eskaintzen dizkizun aukera batzuk gomendatu nahi dizkizugu.
Tabletek tamainu txikia, pisu gutxi, Internetera konektatzeko aukera eta aplikazio ugari eskaintzen dituztenez, oso gailu erosoak izan daitezke erabilera desberdinetarako. Gainera, mota guztietako dokumentuak eta artxiboak gordetzeko biltegiratzea dute.
PC-rako monitorea
Ordenagailuarekin lan egiten baduzu, bigarren monitore gisa erabil dezakezu tabletaren pantaila. Baliagarria izan daiteke lan egiteko leku gehiago behar duzunerako, edo beste dokumentu batzuk erreferentziatzat izan ahal izateko.
Horretarako, SpaceDesk aplikazioa erabil dezakezu, aplikazioa tabletean eta ordenagailuan instalatuz. Ordenagailutik, tableta monitore gehigarri bihurtuko duzu, eta egoera normalera itzultzeko, aplikazioa itxi besterik ez duzu egin beharko.
Dokumentuak eskaneatzea
Gero eta tablet gehiagok dute dokumentuen eskanerraren aplikazioa, honela, formatu fisikoan duzun edozein paper digitalizatzeko erabil dezakezu. Tabletaren biltegian gorde dezakezu, edo zuzenean hodeian, beste erabiltzaile batzuekin partekatu ahal izateko.
Google Drivek dokumentuak eskaneatzeko zerbitzua ere eskaintzen dizu, eta ia tableta guztietan instalatuta datorren aplikazioa da. Eskaneatzeko modurik erosoena, Drive-ren orri nagusian agertzen den kamera botoia sakatzea da.
Arbel digitala
Ukipen arkatzei esker, burura etortzen zaizkizun gauzak apuntatzeko leku bihur dezakezu. Ukipen arkatza erabiltzeko aukera badute, tabletek marrazteko edo idazteko aplikazio bat izaten dute.
Hori oso baliagarria izan daiteke formatu fisikoa gustuko baduzu eta eskuz idazten baduzu; izan ere, kasu askotan, ohar horiek mugikorrera edo beste edozein gailutara bidal ditzakezu.
Argazki digitalen markoa
Tableta erabiltzen ez duzunean, argazki digitalen marko gisa ere balio dezake. Argazkiak dituen album bat prestatu beharko duzu, eta tableta kargatzen dagoen bitartean abididez, argazkiak aurkezpen gisa ager daitezke.
Gainera, smartphonearekin egiten dituzun argazkiak ikusteko ideia bat da, orain ez baita hain ohikoa inprimatzea eta etxean markatuta edukitzea. Album bat sor dezakezu Google Argazkietan eta aurkezpen moduan jarri gailua kargatzen hasten den bitartean.

Sar ezazu zure iruzkina