Kaixo, KZguneko lagunok! Gaur ostiral goizean, Amaiarekin, KZguneko nire ikaskidearekin topo egin dut, eta presaka zebilela eta zentrora zihoala esan dit. Odola emateko hitzordua zuen, eta hori nola egin daitekeen galdetu diot.

Odola ez dut inoiz eman eta beldur pixka bat ematen dit, baina Amaiak lasaitu nau esanez oso azkarra dela, minik gabekoa eta, garrantzitsuena dena, gure laguntzarekin bizitzak salba ditzakegula. Oraintxe bertan premia handia dago.

Odola non eman dezakedan galdetu diot Amaiari, eta berak odola emateko Osakidetzako app-a erabiltzen duela kontatu dit:

  • Euskadiko odol talde guztien inbentarioa ikus dezakezu.
  • Eguneko donazio puntuak ikus ditzakezu: ospitaleak, unitate mugikorrak… haien ordutegiekin.
  • Behin dohaintzak egiten dituzunean, app-ean zure profil pribatua izango duzu: odol taldearekin, dohaintza guztiekin…

Azkenean, Amaiak konbentzitu nau, ziztada azkar bat da, eta ospitalean dagoen norbaitentzat, bizitzeko aukera bat da. App-a deskargatu eta berarekin joan naiz informatzera.

Aplikazioa oso erabilgarria da! Oraindik ez badakizu Osakidetzako app-arekin odola nola eman, hitzordua eska dezakezu KZgunean eta lagunduko dizute.

KZgunean zure zain gaude!