Googlek Adimen Artifizialeko eredu bat kaleratu du doan, irudiak koherentzia harrigariekin sortzeko, editatzeko eta eraldatzeko aukera ematen duena. Nano Banana izaneko AAren eredu berri hau erabiltzeko erraza delako eta eskaintzen dituen emaintzengatik nabarmentzen da, egin nahi duguna idatzi besterik ez baita egin behar.
Geminin integratzeaz gain, konpainia lanean ari da Nano Banana beste tresna eta funtzio batzuetan sartzeko, hala nola Google Lens eta Circle to Search.
Zer da Nano Banana eta zertarako balio du?
Googleren Gemini-ren parte den AAren modelo bat da, gure irudietako elementuak aldatzen, gehitzen edo ezabatzen dituena. Hori guztia modu automatikoan egin daiteke eta doan, Googleren bidez. Nano Banana-rekin hau egin dezakezu:
- Irudiak hutsetik sortzea, promt ondo idatziekin.
- Dauden irudiak zehaztasun handiz editatzea, hondoa, argiztapena edo estiloa bezalako xehetasunak doituz.
- Pertsonaietan eta objektuetan sendotasuna mantentzea.
- Sorkuntza prozesuak bizkortzea.
Nola erabili Nano Banana?
Ondoren, zerotik sortzeko edo irudi bat editatzeko beharrezko urratsak azalduko ditugu, adierazpen argiekin:
Irudi bat hutsetik sortzeko, hau egin behar duzu:
- Google kontura sartu eta nola lan egin aukeratu:
Gemini: sinplea eta zuzena txat-etik. Txat baten bidez jarraibideak idatz ditzakezu hizkuntza naturalean, eta sistemak irudiak sortuko ditu modu automatikoan, adibidez: “katu baten ilustrazio minimalista sortu hondo urdin pastel batekin” edo “diseinatu mendi pasai bat iluntzean akuarela estiloarekin”
AI Studio: ahaltsugoa. Irudiaren xehatasun bakoitza hobeto kontrolatzen duen ingurune profesionala eskaintzen du, adibidez: “argazki bat editatu, hiriko atzealdea neonezko argiekin gehituz” edo “ilustrazio baten kolore paleta doitu, pastel tonuak erabiltzeko”.
- Sortu zure lehen irudia:
Idatzi promt erraz eta argi bat. Hau da, esan argi eta garbi irudian zer agertzea nahi duzun.
Egin klik “Sortu” botoian.
Lehendik dagoen irudi bat editzeko, baldintza hauek bete behar dituzu:
-
- Igo zure oinarrizko argazkia zure galeriatik.
- Adietazi zer aldaketa egin nahi dituzun argazkian, adibidez, hondoa hondartza tropikal batengatik aldatzea edo emakumearen orrazkera sorbalden parean dauden kizkur beltz batzuengatik.
Azkenik, aukeratu duzun prozesua edozein izanda ere, pausoz pauso eman behar dituzu jarraibideak, aldi berean aldaketa asko eskatu beharrean. Horrela, emaitza hobeak lortuko dituzu.
Emaitza hobeak lortzeko lasterbideak
Zenbait trikimailu erabil ditzakezu AAk behar duzuna sortuko dizula ziurtatzeko, sortutako irudian gustuko ez dituzun alderdiak behin eta berriz zuzentzeko eskatu beharrik gabe:
- Aurpegi edo produktu bereko hainbat irudi karga ditzakezu, AAk xehastasun gehiago izan ditzan.
- Produktua toki desberdinetan jartzeko eska diezaiokezu, gehien gustatzen zaizuna aukeratu ahal izateko.
- “80. hamarkadako retro” edo zuri-beltz “minimalista” moduko sormenezko promt-ekin jolas dezakezu.
- Deskribapen argiak eta zehatzak erabiltzea komeni da.

Sar ezazu zure iruzkina