Ez dago sentsazio txarragorik tableta, mugikorra edo beste edozein aparatu kargatzen jarri nahi dugunean, altzariaren eta kargagailuaren artean hutsune nahikorik ez izatea baino. Uste baino gehiagotan gertatzen da hori, eta justu bateria behar duzun uneetan gertatzen zaizu askotan.
Horregatik, eta eragozpen hori errepika ez dadin, gaur KZguneatik, aukera praktiko bat gomendatu nahi dizugu. Gaur egun, kargagailu oso meheak daude edozein lekutara bidaian eramateko. USB ataka bat edo bi izaten dituzte, eta hartune bat edo bi, korrontera konektatzeko.
Erabilera segururako baldintzak
Osagarri eramangarri hori ezin hobea da bidaian eramateko, eta edozein gailu kargatzean sortzen diren espazio arazoak azkar konpontzeaz gain, zenbait baldintza bete behar ditu:
- Potentzia maximoa: Konektatutako aparatuen potentzien baturak luzagarrian, erregelatxoan edo lapurran adierazitako zifra ez du gainditu behar.
- Lur hartunea: Segurtasun handiagoa izateko, lur hartune bat duen lapur bat aukeratu behar da. Eta entxufe batekin konektatu.
- Gaintentsioen aurkako babesa: Kalte eta suteen arriskua minimizatzen dute.
- Ziurtagiria izatea: Egiaztapen horrek materialek eta osagaiek indarrean dagoen araudi ofiziala betetzen dutela bermatzen du.
USB-dun entxufea eta buru birakaria
USB karga portuak eta korronte hartuneak dituzten entxufe lapurrak Europan ez ezik, Kanadan, Estatu Batuetan edo Japonian ere erabil ditzakezu. Beraz, edozein bidairako oinarrizkoa izan daiteke.
Aukera onenetako bat buru birakaria duen kargagailu bat izan daiteke, horizontalean zein bertikalean eroso jartzeko.
Txip adimenduna duen entxufea
Kargagailuek karga xehetasunez aztertzen eta egonkortzen dute, konektatutako gailuaren bateria kaltetzea eragotziz eta haren balio bizitza luzatuz. Entxufea bateragarria da ekipamendu nagusiek eskatzen duten korrontearekin: smartphoneak, eramangarriak, led lanparak eta etxetresna elektriko gehienak.
Gailu horrek gehienez 2.500 watteko funtzionamendu potentzia du.

Sar ezazu zure iruzkina