Streaming bidezko audioaren merkatuak asko aurreratu du denbora gutxian, eta Spotify, Youtube Music eta Apple Music bezalako hiru aukera handiek katalogo zabalak eta hainbat profiletarako planak eskaintzen dizkizu. Aukeraketa erabiltzaile bakoitzaren beharren araberakoa izan daiteke.
Horregatik, gaur KZguneatik erreprodukzio egonkorra, plataforma anitzeko sarbidea eta musika estilo ugari duten katalogoak eskaintzen dizuten plataformak alderatu nahi dizkizugu. Horrela, zure nahien arabera zein plataforma den onena zuretzat jakingo duzu.
Musika katalogoa
Plataformek eskaintzen duten katalogo musikala infinitua da; abesti bakoitzak hurrengo abestira eramaten zaitu. Spotify-ren ezaugarri nagusia oreka hori da, eta YouTube Music, berriz, komunitatean igotako zuzeneko edukiengatik nabarmentzen da. Apple Music-ek artistei lotutako albumak eta proposamenak eskaintzen dizkizu. Musika katalogo zabalena duen plataforma bilatzen baduzu, eta zure gustuen araberako abesti proposamen bat nahi baduzu, baliteke Spotify gehiago interesatzea.
Ordenagailuan, tabletan edo mugikorrean
Plataformek audioa puntu zehatzean jarraitzeko, entzungailuetatik bozgorailuetara aldatzeko aukera ematen dizute. Spotify-k pausu gehigarriak gutxitzen ditu, eta Apple Music zuzeneko emanaldiengatik nabarmentzen da. Oro har, hiru plataformek aukera anitzeko esperientzia ona eskaintzen dute.
Soinuaren kalitatea eta egonkortasuna
Hiru proposamenek kalitate maila nahikoa eskaintzen dizute. Gama altuko ekipoetan alde txikiak daude, eta gehienek datuen kontsumo moderatua lehenesten dute. Saioa estaldura irregularreko lekuetan, metroan eta gimnasioan adibidez, mantendu ahal izatea garrantzitsua izan daiteke. Spotify eta YouTube Music-en doako bertsioetan, soinuaren kalitatea baxuagoa da eta ez dago musika deskargatzeko aukerarik. Ordainpeko bertsioan aldiz, soinuaren kalitatea altua da eta nahi adina musika deskarga dezakezu. Apple Music aldiz, ordainpeko harpidetza zerbitzua da.
Zerrendak sortzea eta partekatzea
Zure erreprodukzio zerrendak lagunekin partekatu ahal izatea da Spotifyk eskaintzen dizun abantailetako bat. YouTube-k bideoan dauden abestiak partekatu ahal izatea eskaintzen dizu eta Apple Music-ek album osoak. Ildo horretan, zerrendak sortzeko eta zure lagunekin musika partekatzeko, Spotify aukera hobea da.
Podcast eta eduki esklusiboa
Eta egunean hainbat formatu entzutea gustatzen bazaizu, podcastak eta abestiak esaterako, Spotify-k elementu horiek modu praktikoan integratzen ditu, musikaren eta ahotsaren artean txandakatzea erraztuz. YouTube Music-ek aldiz, ikus entzunezko materiala eskaintzen dizu, elkarrizketak adibidez.
Azken finean, musika egunero entzuten duten horietakoa bazara, hainbat gailuren artean txandakatu eta eguneratzen diren zerrendak gustatzen baldin bazaizkizu, Spotify-k oso konbinazio gomendagarria eskaintzen dizu. YouTube Music-ek aldiz, bideo eta audio grabazioak eskaintzen dizkizu, eta Apple Music-k disko osoak eta zehatzak entzuteko erabil dezakezu.

Sar ezazu zure iruzkina