Kaixo, KZguneko lagunok! Gaur ostirala, auzoko KZgunera hurbildu naiz, eta Jonek, gure hezitzaileak, beti bezain atsegin, puntako teknologian %50etik gorako eskaintzetan inoiz ez fidatzeko aholkatu dit. Eta askotan, Black Friday-eko eskaintzak direla aukerarik onenak iruzurretarako.
Orduan, duela egun batzuk, telebistako programa batean, urtarrilaren 1etik aurrera V16 baliza erabiltzea derrigorrezkoa izango dela esan zutela azaldu diot. Eta niri, hura erosteko, Black Friday-ren hilabetea aprobetxa nezakeela bururatu zitzaidan.
Googlen bilatu nuen, aukera asko zeuden, eta nire denda gogokoenaren iragarkia aurkitu nuen. Black Friday-ren prezio deigarriekin, eskaintza amaitu egingo zela pentsatu nuen, eta erosketa azkar egin nuen.
Paketea jaso nuenean, oso gutxi pisatzen zuela konturatu nintzen, ireki eta frogatzea erabaki nuen. Piztu eta musika jotzen hasi zen. Larrialdiko argi baten ordez, gabon kanta bat atera zitzaidan!
Jonek ea zerk huts egin zuen galdetu dit, eta presak eta eskaintza galtzeko beldurrak esan diot. Orduan segurtasun artikuluetarako homologazio ofiziala egiaztatu behar dudala azaldu dit.
Azkenean, honekin guztiarekin zerbait ikasi dut, eta hurrengoan hobeto begiratuko dut! Oraindik ez badakizkizu Interneten iruzurrak nola detektatu, hitzordua eska dezakezu KZgunean eta lagunduko dizute.
Sar ezazu zure iruzkina