Lehenik eta behin, jakin behar da kasu gehienetan USB-en koloreak izaera komertzialekoak direla. Baina more kolorekoen kasuan ez da moda estetiko bat, karga azkarra identifikatzeko modu bat baizik.
Ironikoa da USB akronimoa Universal Serial Bus izatea baina, errealitatean, unibertsalak ez izatea. Ez daude bakarrik konektore ezberdinak, baizik eta koloreekin identifikatuta daude, eta denak ez dira bategarriak.
Zer esan nahi dute USB ataken koloreak?
Lehenengo USB 1.0 eta 2.0 kableek konektore metaliko bat zuten plastiskozko zati beltz batekin. Urte luzez izan zen kolorerik arruntena, USB 3.0 estandarrari lotuta. Baina une honetan USB kable moreak, laranjak, gorriak edo berdeak aurki ditzakegu.
- Kolore morea: USB 3.1 karga azkarra. Bateragarria da karga azkarrarekin eta abiadura handiko datu transferentziarekin edo, gauza bera dena, SuperCharge teknologiarekin.
- Kolore gorria: mugikorra PC batean kargatzeko aukera ematen du, baita ordenagailua itzalita dagoenean ere.
- Laranja kolorea: SuperCharge aurreko karga azkarra. Huaweiren identifikazio espezifikoa da.
- Kolore berdea: Qualcomm-ek hartu du bere Quick Charge karga azakarreko teknologiarentzat.
- Kolore urdina: USB 3.0 sorkuntza. Abiadura handian gehien erabiltzen den kolorea.
- Kolore beltza: USB 1.0 eta 2.0 hasierako belaunaldiak. Plastikozko zatia, metalezko konektorearekin.
USB moreak: zer diren eta zertarako balio duten.
Azken urteotan, A eta B motako konektore laukizuzenetatik C motako USB-etara pasatu gara, askoz sendoagoak, energia eta datu kantitate handiak maneiatzeko gai direnak. Etengabe aldatzen ari den panorama honetan, aldaera berri bat sortu da: USB morea. Funtsezko bi ezaugarrirekin lotzen den ataka edo kablea:
- Karga Ultra-Azkarra: kolore moreak bermatzen du sistemak karga potentzia handiagoak kudeatu ditzakeela, itxarote denborak izugarri murriztuz.
- Tranferentzia abiadura handia: 10 Gbps-rainoko datu tranferentziako abiadura.
Erabili aurretik kontuan izan beharreko alderdiak
USB morea funtzio aurretatuekin lotzen da, adituek kolorearekin bakarrik ez fidatzea gomendatzen dute. Produktuaren kutxa edo fitxan USB 3.1 edo USB 3.2, Power Delivery edo SuperCharge adierazi behar da. Gainera, jatorrizko kableak edo ziurtatuak erabiltzea komeni da, generikoel ez baitute potentzia bera jasaten, eta gailuari kalte ere egin diezaiokete.
Zure gailuen karga aukerei buruz gehiago jakin nahi duzu? Ba al dakizu itzaldi baten aurrean nola kargatu? Gure blog sarreran, “Itzaldi baten aurrean: nola karga ditzakegu gailu elektronikoak?”, behar duzun informazio guztia ematen dizugu.

Sar ezazu zure iruzkina