Inoiz amets egin duzu zure biltegiratze zerbitzua hodeian edukitzearekin, hainbeste biltegiratze arazo ez izateko? Bada, hori posible da NAS zerbitzuari esker. Sarrera honetan, NASak zer diren eta nola funtzionatzen duten azaldiko dizugu.

NASak sare bidez konektatutako biltegiratze gailuak dira. Zure etxeko sarera konektatzen den disko gogor moduko bat da, eta edozein gailutatik zure fitxategietara sartzeko eta gordetzeko aukera ematen dizu. Gailu horien hasierako prezioa garestia izan ohi da, baina, azkenean irabazten ateratzen zara, zure hodeia baitaukazu inori ezer ordaindu beharrik gabe, eta zure datuen pribatasunarekin. NAS zerbitzari batek nola funtzionatzen duen edo zer egin dezakezun jakin nahi baduzu, behar duzun guztia jarraian azalduko dizugu.

Zer da NAS bat?

NAS bat sare batera konektatutako biltegiratze gailu bat da. Bertan gorde dezakegun informazioa artxibo digitalak izan daitezke, hala nola argazkiak, bideak, musika eta dokumentuak. NASek fitxategietara sartzeko aukera ematen dizu Wi-Fi baten bidez edo kable bidez konektatutako sare baten bidez, erabileraren arabera. Funtzioen konfigurazioan adierazten dituzun segurtasun kopiak egiten da, bai ordenagailu pertsonalarenak, bai beste edozein gailu mugikorrenak, baina beste funtzionalitate asko ere baiditu. Fabrikatzaile bakoitzak dituen aplikazio desberdinak erabiltzen jakin behar da.

Zergatik aukeratu NAS bat eta ez hodeiko biltegiratze zerbitzua?

Sortzen den lehen pentsamendua hau da: zertarako nahi dugu gailu hau Google Drive baldin badaukagu eta, gainera, doan? Bien arteko ezberdintasunak izugarriak dira eta ez dute zerikusirik batak bestearekim: fitxategiak gordetzeko hodei publikoko zerbitzuak erabiltzea erosoa izan daiteke hasieran, baina gero arazoak sortzen dira, adibidez, biltegiratze mugak. Horregatik, jakinarazten dizugu zergatik izan daitekeen egokia biltegiratze mota hori aukeratzea:

  • Edukiera: NAS zerbitzariek biltegiratze Terabyte ugari eskaintzen dituzte, eta doako beste biltegiratze zerbitzari batzuek, berriz, 1 Gigabyte bakarrik eskaintzen dituzte doan.
  • Ekonomikoa: NASarekin behin bakarrik ordaintzen da, eta denbora luzez nahi duzun biltegiratze ahalmen guztia lortzen da.
  • Hodei pribatua: horrek esan nahi du zure datuak eta fitxategiak beti zure etxean egongo direla, eta ez konpainia baten zerbitzarian.
  • Partekatzea: elkarrekin bizi diren pertsonek ez ezik, zuk nahi duzunarekin ere parteka dezakezu sarbidea.
  • Pribatutasuna: fitxategien erabateko pribatutasuna eta kontrola eskaintzen ditu; NAS batean, zure datuak beti egongo dira zure kontrolpean.
  • Mugak: ez du mugarik espazioari dagokionez, biltegiratzeko hodeiek duten bezala.

Hodeian biltegiratzeko aukera gehiago ezagutzeko, KZgunean “Informatika hodeian” ikastaroa dugu, presentziala edo bidekonferentzia modalitatean. Ez izan zalantzarik eta eskatu informazioa edo eman izena gure webgunearen bidez.