Askotan, engainuen biktima izan gaitezke, eta horietan ordainketaren bat egiteko edo datu pertsonalak emateko eskatzen digute. Horregatik, gaur KZguneatik, Bizum bidezko iruzur mota berri bati buruz hitz egin nahi dizugu.

Azken urteotan, ziberdelitugileek erabiltzen duten tresnetako bat vishing-a da, telefono deien bidez egiten den iruzur mota bat. Smishing-a aldiz, testu mezuak bidaltzean datza. Eta phishing-a, batez ere, posta elektronikoaren bidez garatzen da.

Hitzak “fishing” hitzetik datoz, arrantza ingelesez, hori baita helburua; pertsonak engainuen bidez bilatzea, haietaz baliatzeko.

Iruzurra sari bat trukatzeko

Kasu honetan, zure banketxeko ustezko komertzial baten deia jaso dezakezu, opari batekin trukatu ditzakezun puntuak metatuta dituzula jakinaraziz. Zure datu pertsonal guztiak konfirmatu ahal dizkizute, NAN-a barne.

Saria jaso ahal izateko, zure bankuko kontuaren aplikazioan sartu behar duzula esango dizu eta egiteke duzun bizum bat onartu behar duzula.

Adierazitako urratsak jarraituz gero, zure kontuan ez dagokion kargu bat ikus dezakezu.

Alderantzizko bizum-a

Iruzur horiei, alderantzizko Bizum-a esaten zaie, eta sistema horren bidez diru eskaera bat modu inkontzientean bidaltzea onartzen da. Bizum-en bidez egiten diren ordainketak ezin dira irauli, eta beraz, zaila da dirua berreskuratu ahal izatea.

Horregatik, ondorengo urratsak jarraitzea gomendatzen dizugu:

  • Jaso duzun deiaren telefono zenbakia blokeatu.
  • Behar diren segurtasun neurriak hartzeko, banketxearekin harremanetan jarri.
  • Ahalik eta egiaztagiri gehien bildu.
  • Salaketa jarri.

Bankuko mugimenduetan, benetan nahi ez den ezer ez onartzeko, informazio guztia ondo irakurtzea eta egiten diren urratsei arreta jartzea komeni da. Baina batez ere, informazio konfidentzialik ez eman, eta dei susmagarrietan oharrik ez jarraitu. Bukatzeko, zalantzarik izanez gero, komunikazioa eten eta entitatearekin harremanetan jarri.

Sareko mehatxuak eta arriskuak ezagutu nahi dituzu? Zibersegurtasuna eta pribatutasuna sarean ikastaroan izena eman, eta ez zaitzatela engainatu!