Kaixo, KZguneko lagunok! Gaur ostiral goizero bezala, gosaltzen ari nintzela “Kafea eta tertulia” saioa entzuteko asmoa nuen eta gomendatutako errezeta egin. Errezetaren unean bertan aldameneko bizilagunak deitu dit, eta ezin izan dut entzun. Sukaldera bueltatuorduko, agur esaten ari ziren eta emisioa amaitu egin da, gaur ere galdu egin dut!
Orduan nire seme Mikelek haserre ikusi nau eta zer gertatzen zitzaidan galdetu dit. Beti errezetak galtzen ditudala kontatu diot, eta orduan Mikelek horretarako podcastak ditudala erantzun dit.
Irratia bezalakoa da, baina nahieran programak grabatu eta internetera igotzen dituzte. Nahi duzunean entzun ditzakezu, nahi duzun lekuan eta nahi beste aldiz. Orduan, seguru beste aparaturen bat erosi behar dudala pentsatu dut, baina Mikelek ezetz erantzun dit, aplikazio bat bakarrik behar dudala. Mugikorrean edo tabletean deskarga dezaket, eta app asko daude horretarako:
- Spotify: Doako plana eta harpidetza plana.
- Podimo: Doako plana eta harpidetza plana.
- Guau: EiTBren podcasta doan.
Niri gustatzen zaidan saioa Eitb-rena da, ea atalak agertzen diren begiratu dugu eta denak daude! Nahi duzun guztietan Play-ri eman edo birbobinatu egin dezakezu.
Zoragarria da, hau zen behar nuena, programa pila bat ditut entzuteko! Oraindik ez badakizu podcast-ak nola entzun, hitzordua eska dezakezu KZgunean eta lagunduko dizute.
Sar ezazu zure iruzkina