Smartphonen artean artxiboak partekatzea da pertsona gehienok egunero egiten dugun funtzio bat. Sistema eragile bereko gailuen artean artxiboak partekatzea prozedura erraza beti izan da, baina ez da gauza bera gertatzen iPhone eta Android artean. Ekosistemen arteko bateraezintasunak bigarren aukeretara jotzera behartu du.
Baina muga hori eratsi egin da Android-ek AirDrop bidez fitxategiak modu natiboan bidali ahal dituelako. Sarrera honetan, urratsez urrats Android fitxategiak iPhone-ra nola transferitu azalduko dugu.
Bidali Android fitxategiak iPhone-ra
Android gailuetan Quick Share eta iPhonean AirDrop erabiliz, datuak erraz transferitu ahal izango ditugu. Hau bereziki interesgarria da zure fitxategiak Android eta iPhone artean tranferitzeko ordenagilu bat ez baduzu, edo besterik gabe gailu mugikorrak erabiltzeko erosotasuna nahiago baduzu, dokumentuak eta fitxategiak haririk gabe eta galerarik gabe tranferitzeko aukera emanez. Bi gailuen arteko tranferentzia egiteko, urrats hauek egin behar ditizu:
- Sartu Android-eko doikuntza azkarretan, aukeratu Quick Share funtzioa eta aukeratu partekatu nahi duzun fitxategia. Quick Share aukera ere badago Android-en “Partekatu” menuan.
- Quick Share-rekin elementuak partekatzeko pantailan zaudenean, fitxategiak bilatzeko gailuen zerrenda bat agertuko zaizu behean.
- Orduan, aukeratu nahi duzun iPhone gailua eta bere jabeari zure fitxategia AirDrop bidez iritsiko zaio, beste iPhone batetik izango balitz bezala.
- Quick Share-tik fitxategiak jasotzeko, iPhone-ek AirDrop aktibatuta eta fitxategiak jasotzeko konfiguratuta izan behar dute. Aktibatzeko hainbat aukera daude: beti aktibatuta eduki daiteke edo “denak 10 minutuz” aukera hauta daiteke.
- Garrantzitsua da aipatzea bidaliko duzun artxiboa jasotzeko, jabeak bidalketa onartu behar duela, bi iPhone gailuren arteko bidaldetetan gertatzen den bezala.
AirDrod-ek erabiltzaileei beste ezaugarri batzuk ere eskaintzen dizkie, fitxategien kudeaketaz gain: pantailaren kopia, Android gailuen urrutiko kontrola, SMSen kudeaketa eta ordenagailu bidezko beste jakinarazpen batzuk.
Eskuragarritasuna
Fitxategiak transferitzeko sistema hau bateragarria da Pixel 10etik aurrera, baina pixkanaka beste Android gailu bateragarri batzuetara iritsiko da. Fasekako jaurtiketa denez, baliteke funtzioa gailu guztietan batera ez agertzea. Oraindik ikusten ez baduzu, komeni da ziurtaraztea sistemaren eguneratzeak berrikustea eta Quick Share eta Google Play zerbitzuen azken bertsioa duzula.

Sar ezazu zure iruzkina