Gabonak Interneten erosteko garai gogokoenetarikoak izaten dira, baina era berean zibergaizkileek aprobetxatzeko une egokia izaten da baita ere. Horregatik, KZguneatik gida praktiko bat ekarri dizugu, garai honetan ohikoenak diren iruzur digitalak ezagutzeko eta garaiz antzematen ikasteko. Izan ere, festek ilusioa ekartzen duten arren, garrantzitsua da arreta mantentzea Gabon seguru eta onlinez gozatzeko.
Gabonetan ohikoen diren iruzurrak
Gabonetako phishing-a
Data hauetan bidalketa-enpresak, online dendak edo ordainketa-zerbitzuak ordezkatzen dituzten mezu eta posta elektronikoak ugaritzen dira. Normalean honelako esaldiak erabiltzen dituzte: “zure paketea ezin izan da entregatu” edo “eguneratu zure datuak zure eskaera jasotzeko”. Beraien helburua guk esteka faltsu batean klik egitea edo datu pertsonalak ematean datza.
Nola antzeman: Egiaztatu beti bidaltzailea, ez fidatu premiazko mezuez eta ez sartu inoiz zure datuak espero ez zenuen esteken bidez.
Benetakoak baino hobeagok diruditen eskaintzak
Zibergaizkileek iragarki engainagarriak argitaratzen dituzte sare sozialetan edo fidagarriak ez diren webguneetan, eskaera handia duten produktuekin: kontsolak, mugikorrak, jostailuak edo sarrerak, baita hotelak eta apartamentuak ere. Prezioa hain baxua izaten da aukera paregabea dirudiela… baina produktua ez da inoiz iristen.
Nola antzeman: Bilatu dendaren iritziak (adibidez hemen: https://es.trustpilot.com), egiaztatu benetako kontaktua duela eta ez fidatu ordainketa-tarjeta edo transferentzia bidez soilik ordaintzen uzten duten webguneez.
Sari faltsuak eta opari-mezuak
Oso ohikoa da marka handien kupoiak, bidaiak edo opariak eskeintzen dituzten mezuak jasotzea inkesta bat betez gero edo esteka bat partekatuz. Baina egia oso bestelakoa da: zure datuak biltzen dituzte edo malwarea instalatzen dute zure gailuan.
Nola antzeman: Egiaztatu beti webgune ofizialean promozioa existitzen den eta saihestu biralak diren eta birbidaltzea eskatzen duten estekak.
Bigarren eskuko aplikazioetan iruzurra
Iruzurgileek bigarren eskuko plataformak aprobetxatzen dituzte (Wallapop, Vinted…) bidaliko ez dituzten produktuak saltzeko edo erosleari ordainketa ez-seguruak eginarazteko. Kontrakoa ere gertatzen da: erosle faltsuek artikulua bidaltzea eskatzen dute ordainketa egiaztatu gabe.
Nola antzeman: Erabili beti plataformaren ordainketa-seguruak eta ez fidatu tratuak presaka ixteko presio egiten dutenengandik.
Babesteko funtsezko aholkuak
- Ez fidatu presazko mezuetaz: Iruzurgileek beti nahi dute pentsatu gabe jardutea.
- Erosi web seguruetan bakarrik: bilatu “https”, giltzarrapoa eta ospe egiaztatua.
- Eguneratu zure pasahitzak eta aktibatu bi urratseko egiaztapena.
- Ez klikatu esteka susmagarrietan: Sartu beti web ofizialetik.
- Mantendu zure gailua eta antibirusa eguneratuta.
Uste duzu iruzur baten biktima izan zarela? Zer egin
- Aldatu berehala zure pasahitzak. Webgune honetan (https://ciberprotector.com/comprobador-de-contraseñas/) egiaztatu dezakezu zure pasahitza segurua den.
- Jarri harremanetan zure bankuarekin karguak blokeatzeko.
- Gorde pantaila-argazkiak eta froga guztiak.
- Salatu agintari eskudunen eta plataformen aurrean.
Gabonak gozatzeko garaiak dira eta horregatik iruzur digital hauek ezagutzeak festa lasaiago eta seguruagoak bizitzen lagunduko dizu. Jarrera kritikoa izatea, informazioa egiaztatzea eta lasaitasunez jardutea funtsezkoa da online engainuetan ez erortzeko.
Zibersegurtasunean interesa baduzu eta zure gailuak urte osoan zehar seguru mantendu nahi badituzu, KZguneako ikastaro hau gomendatzen dizugu, non praktika onak, tresnak eta aholku ezinbestekoak ikasiko dituzun:
Zibersegurtasuna eta pribatutasuna sarean

Sar ezazu zure iruzkina