Kaixo, KZguneko lagunok! Gaur ostiral goizean, gosaria prestatzen ari nintzela, etxeko telefonoak eta mugikorrak etengabe jotzen zuten. Orduan Gabonak hemen daudela konturatu naiz, antolatu beharreko gauza guztiekin.
Familiako WhatsApp taldean hasi dira galdetzen nork erosiko duen, ardoa, arkumea nork prestatuko duen… Eta bitartean etxeko telefonoak jotzen jarraitzen du.
Iñaki, KZguneko ikastaroetako nire ikaskidea, berehala konturatu da Gabonetako antolakuntzarekin estresatzen ari nintzela. Eta erotu egingo nautela erantzun diot.
Orduan, Iñakik ea zergatik ez ditudan plangintza aplikazioak erabiltzen galdetu dit. Nik ez nekien zeintzuk eta nola erabili, eta Bringetik hastea gomendatu dit. App honek hurrengoa egiten lagunduko dit:
- Erosketa zerrenda bakarra sor dezakezu.
- Hainbat pertsonen artean produktuak gehitzeko aukera.
- Bukatzeko, erosita dagoenean markatu.
Horrela denek dakite zer falta den… eta inork ez du gauza bera bi aldiz erosiko. Menuak antolatzeko Whisk beste app interesgarri bat izan daiteke:
- Errezetak gordetzen dituzu.
- App-ak kopuru zehatzak eskaintzen dizkizu.
- Nutrizio balioei buruzko informazioa duzu.
- Eta erosita dagoenean marka dezakezu.
Azkenean zenbat ganba erosi behar diren jakingo dut! Eta azkenik, gastuen kontrolerako, Iñakik Tricount ere gomendatu dit.
- Gastu partekatuak eskaintzen ditu.
- Bakoitzak bere gastua adierazten du.
- Kontuak app-ak egiten ditu.
- Erraza eta azkarra da.
Azkenean, aplikazioak deskargatzea erabaki dut, eta ea taldean ordena jartzen lortzen dudan.
Horixe behar nuen, kontuak garbi, inor haserretu ez dadin! Oraindik ez badakizu plangintza aplikazioak nola erabili, hitzordua eska dezakezu KZgunean eta lagunduko dizute.
Sar ezazu zure iruzkina