Online banka asko aldatu da azkenaldian, eta gaur egun finantza kudeaketa eskuragarri dago eguneko 24 orduetan. Erosotasun horrekin batera, ordea, zibersegurtasun arriskuak areagotu egin dira.

Horregatik, gaur KZguneatik, lasai nabigatzeko eta zure dirua babesteko aholku hauek gomendatu nahi dizkizugu. Segurtasun neurri eraginkorrak ezartzeak, bankuarekin esperientzia lasai baten eta iruzur baten biktima izatearen arteko aldea marka dezake.

Sarbidea ziurtatu

Lehenengo segurtasun neurria ez dago bankuko aplikazioan, mugikorrean bertan baizik. Garrantzitsua da zure telefonorako sarbidea blokeatuta egotea. Autentifikazio metodo seguruenak konfiguratu eta erabili behar dituzu beti.

Alde batetik, pantaila automatikoaren blokeoa itxaronaldi ahalik eta laburrenarekin aktibatu. Eta bestetik, biometria erabili, hatz marka edo aurpegia ezagutzea. Sistema horiek pasahitza baino zailagoak dira asmatzen.

Bankuko pasahitzak edo PIN kodeak zure mugikorraren barruko ohar edo fitxategietan inoiz ez gorde.

Mugikorra eguneratu

Software deseguneratu bat da ziberdelitugileentzako sarrera nagusia, bertsio berrietan segurtasun hutsuneak konponduta baitaude.

  • Sistema eragilea eguneratu.
  • Bankuko app-a eguneratuta erabili.
  • Ez sartu inoiz bankuaren app-an WiFi sare publiko batetik.

Kafetegi, aireportu edo merkataritza guneetako WiFiek ez dute segurtasun bermerik eskaintzen: ziberdelitugileek zure datuetara sar daitezke, eta sartzeko pasahitzak lor ditzakete. Beraz, noizean behin erabili daitezke, baina datu pertsonalak dituzten aplikazioetara ez zenuke sare publiko horiek erabiliz sartu behar.

Etxetik kanpo lan egin behar baduzu, erabili beti zure datu mugikorren konexioa, askoz seguruagoa baita.

Saioa itxi

Lehenik eta behin, deskargatu zure bankuko aplikazioa Play Store edo App Store bezalako denda ofizialetatik.

Egiaztatu benetako banku erakundea den. Ez ahaztu posta elektronikoz edo testu mezuz bidaltzen dizuten edozein deskarga esteka edo QR kode alde batera uztea.

Eta bigarrenik, lan egiten amaitzen duzun bakoitzean saioa eskuz ixtera ohitu zaitez. Eskuzko itxierak hirugarren bat zure kontuetara sartzeko edozein aukera ezabatzen du, adibidez, mugikorra galtzen baduzu.

Praktika txiki horiek alde handia eragin dezakete zure segurtasunari dagokionez. Iruzurren edo datuen lapurretaren biktima izatea saihets diezazuketen ekintza txikiak dira. Ez arriskatu eta jarri arreta zure online segurtasunean!

Sareko mehatxuak eta arriskuak ezagutu nahi dituzu? Zibersegurtasuna eta pribatutasuna sarean ikastaroan izena eman, eta ez zaitzatela engainatu!