Biwin enpresa txinatarrak biltegiratze formatu berri bat garatu du, kanpokoa eta ateragarria. SSD mota berri hau ezerezetik da: nahiko ikusgarria da, MicroSD baten tamaina eta SSD baten abiadura nahasten dituelako. Horregatik Mini SSD deitu diote.

Mini SSD biltegiratze formatu berria errendimendu onena behar duten gailu eraman garrietarako da bereziki, adibidez, jolasteko makina eramangarriak.

Mini SSDaren ezaugarriak

Biwinek segundoko 3700 Mbyte-ko irakurtze-txartela garatu du. Txartel horiek metalezko erretiku txiki batean txertatzen dira, eta SIM txartela bezala integratzen dira sisteman. Gainerakoetatik bereizten dituen ezaugarri hauek ditu:

  • 512GB, 1TB eta 2TB bitarteko edukietan egongo dira eskugarri, eta aplikazio zorrotzetarako, jokoetarako eta multimedia fitxategietarako nahiko biltegiratze eskainiko dute.
  • Abiadura eta eraginkortasun handiagoa. Abiadura handiari esker, oso egokia da  irakurtzeko eta idazteko abiadura handia eskatzen duten zereginetarako, hala nola, 4K bideo ediziorako, bideojokoetarako, IAko modeloen entrenamendurako, etab.
  • Mini SSD Biwin RD510 irakurgailua C 4.0 motako USB kable baten bidez konektatzen da, 40 Gbps-rainoko transmisio abiadurara iristen dena. Bateragarria da Windows 10/11, PlayStation 5, macOS 11, Android 11 eta iOS 17 edo berriagoekin.
  • SIM erretilu motako instalazio disenua du, eta horrek erraztu egiten du tresnarik gabe sartzea eta ateratzea, SIM txartelak mugikorretan txertatzeko moduraren antzera.
  • Iraunkortasun handia eskaintzen du, IP68 sailkapena du, uraren eta hautsaren aurkako erresistentzia eta hiru metroko altuerarainoko erorketak jasateko gaitasuna bermatzen du.

Arazoa bakarra da, zerbait berria denez, ez dagoela zuzeneko konektorerik egungo gailuetan erabiltzeko. Beraz, Biwin-ek Mini SSD irakurgailu bat garatu du, edozein mugikor edo PCra konektatu daitekeena.

Oraingoz, Txinan bakarrik dago salgai Mini SSD Biwin; 75 euro inguru balio du 512GB-ko bertsioak, eta 250 euro inguru 2TB-ko bertsio handiak. Biltegiratze digitalaren munduan hain aurrerapen garratzitsua izanik, denbora kontua da gainontzeko herrialdeetan zabaltzea.

Laburbilduz, Mini SSDak aurrerapen nabarmena dakar biltegiratze eramangarriaren bilakaeran, tamaina trinkoa, errendimendu handia eta erabiltzeko erraztasuna konbinatuz.

Biltegiratze aukeren inguruan gehiagao sakondu nahi baduzu, ez galdu gure sarrera KZguneko blogean: “NAS zerbitzariak: Zure biltegiratzepertsonalerako irtenbidea”. Egin klik eta ezagutu jakin behar duzun guztia!