Gero eta ohikoagoa da ordenagailuaren eta telefono mugikorraren artean modu sinkronizatuan lan egitea. Android eta Windows-en arteko konexio horri esker, oraintxe bertan ekipoa urrunetik blokea eta desblokea dezakegu, Microsoft-ek bereko sisteman berriki gehitu duen funtziorik praktikoenetako bati esker.

“Windowserako esteka” tresnari esker egin daiteke hori, Windowsen aplikazio propio baita. Elkarrekin lan egiteko sortu da tresna hori, eta, azken eguneraketetan ordenagailua urrutitik blokeatzeko aukera ematen digun funtzioa sartu du.

Mugikorra eta PC-a konfiguratu urruneko blokeorako

Lehenik eta behin, bi gailuetan behar den programa instalatu behar dugu, PC-an eta Android mugikorrean, bi gailuak sinkronizatu ahal izateko. Ordenagiluan “Enlace Movil” izeneko programa instalatu beharko da; kasu gehienetan PC-an instaltatuta egon ohi da. Telefono mugikorren kasuan, Play Storetik aplikazioa deskargatu behar dugu, izen berarekin: Enlace Móvil.

Instalatutakoan, kontuan izan behar dugu Dynamic Lock (Blokeo dinamikoa) funtzioa aktibatu behar dela Windows 11 ordenagailuan; hori sitemaren berezko funtzio bat da. Teknologia honek Windows-erako Bluetooth hurbiltasun-blokeoa ahalbidetzen du. Aktibatzeko, hautatu konfigurazioa > kontuak > saioa hasteko aukerak > Dinamic Lock edo Bloqueo dinamikoa. Markatu “Utzi Windows-ek gailua automatikoki blokea dezan, hura falta denean” laukia.

Azkenik, garratzitsua da bi gailuetan Bluetooth konexioa aktibatzea, bi aplikazioak sinkronizatu ahal izateko. Hori egin ondoren, bilaketa mugikorrean aktibatu besterik ez dugu egin behar, mahai gaineko ordenagailua segurtasun kode baten bidez lotu ahal izateko. Kode hori sinkronizazio prozesuan berretsi beharko dugu.

Blokeatu Windows mugikorretik Androidekin

“Enlace Movil” programaren bidezko sinkronizazioari esker, telefono mugikorraren funtzioa ordenagailutik kudeatu ditzakegu. Baina gehien interesatzen zaiguana mugikorra erabiliz ordenagailua nola blokea dezakegun jakitea da. Oso erraza da, ikusiko duzunez:

  • Blokeo funtzio berri hau zure Androideko “Enlace Movil” App-etik aktibatzen da.
  • Gailuak lotuta izan behar ditugu; hori egin ondoren, nahikoa da aplikazia irekitzearekin, ordenagailua hautatzearekin eta “PC-a blokeatu” botoia sakatzearekin.
  • Ordenagailua Windows + L teklak sakatu izan bazenitu bezala blokeatzen da.
  • PC-aren eta mugikorraren arteko konexioa desaktibatu egiten da ordenagailuaren pasahitza sartu arte.

Nola jokatu zure gailuek sinkronizatuta egoteari uzten diotenean

Normala da konexio etetea batzuetan, berreskuratzea erraza da:

  • Birkonexio automatikoaren bidez, ordenagailua desblokeatzean, sikronizazioa segundo batzuen buruan berrezarri beharko litzateke.
  • Konexioak huts egiten badu telefonoan, birkonektatzeko botoia sakatuko dugu, eta ordenagailuan gailu mugikorraren bilaketa behartuko dugu.

Eskura ditugun konexio buruz gehiago jakiteko, KZgunean “Smartphone tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi”, forma presentzialean  ikastaroa dugu. Animatu!