Aro digital bete-betean egonda, segurtasuna inoiz baino garrantzitsuagoa da. Zibersegurtasunak kezkatzen bazaitu, ziur aski jada bigarren autentifikazio-faktore bat erabili duzula interneteko kontuak babesteko. Zure segurtasuna hobetzeko modu bat Yubikey erabiltzea da.

Baina zer da zehazki Yubikey bat? Giltza sendo eta erresistentea da, faktore anitzeko autentifikazio protokoloetan erabil dezakezuna. Sarrera honetan ikusiko dugu nola funtzionatzen duen eta zertan bereizten diren beste autentifikazio metodoetatik.

Zer da Yubikey bat?

Yubikey pendrive baten tamainako gailu fisiko bat da, interneteko kontuetan eta aplikazioetan saioa hastean segurtasun geruza gehigarri bat ematen duena. Ordenagailu eta mobiletan erabili dezakezun gailu bat da, passwordless metodo gisa edo bi urratsako autentifikazio faktore gisa.

Zalantzarik gabe, aukerarik onenea da interneteko kontuei segurtasun geruza gehigarri bat eman nahi badiezu kontu lapurretatik eta phishing-etik bebesteko. Interneteko kontuetarako, posta elektronikorako, sare sozaialetarako, bakuetarako… eta abarrerako erabili daiteke. Zure kontuak pirata informatikoetatik eta beste segurtasun mehatxu batzuetatik babesteko modu erraza eta eraginkorra da.

Nola funtzionatzen du Yubikey?

Gailu bakoitzak kode bakar bat du esleituta, eta kode hori ordenagailu batera konektatzen denean, erabiltzailearen identitatea egiaztatzen du. USB segurtasun giltzez gain, Yunikeys NFC gailu mugikorretan autentifikatzeko erabiltzen dira.

Ohiko pasahitzek ez bezala, Yubikey erabiltzen duenak ez du beste kode bat gogoratu behar saioa hastekko baimena emateko, gailuari konektazean edo haren ondoan jartzean aktibatzen baita, eta aktibatzeko botoia sakatu besterik ez da egin behar. Azkenik, kontuaren segurtasun konfigurazioan, aukera hobetsi gisa hautatu behar da.

Yubikey autentifikazioaren abantailak

Yubikey lineako segurtasunerako erabiltzeak onura asko ditu:

  • Faktore antzeko autentifikazio metodo seguruenetako bat da.
  • Bateragarritasun handia gailu mugikorrekin eta ordenagailuekin.
  • Hainbat konexio formatu: USB, USB-C edo NFC ateken bidez konektazen da.
  • Sendoak dira, urari eta kolpeei aurre egiteko gaia baitira, eta horrek epe luzerako segurtasun inbertsioan bihurtzen du.
  • Ez du hirugarrenen aplikaziorik behar funtzionatzeko.
  • Webgunearen zilegitasuna antzemateko gai da.
  • Oso eskuragarriak dira.
  • Galduz gero, ezin dute informazioa eskuratu, sarbide gakoa zein den jakin behar baitute.

Segurtasun giltza bat izatearen arriskuak eta eragozpenak

Jakin behar duzu, baita ere, autentifikaziorako Yubikey gainean eramateak bera arriskuak dituela:

  • Bere tamaina dela eta, erraz gal daiteke. Beraz, horrelako beste segurtasun giltza bat izan beharko zenuke, edo leku segururen batean idatzita eduki.
  • Ia itsu-itsuan kofiantza izan behar duzu hura garatzen duen konpainian.
  • Prezio altu samarra, batez ere kontuan izanda bat baino gehiago edukitzea gomendatzen dela.
  • Zenbait iOS gailurekin batragarritasun arazo puntualak ditu.

KZgunean segurtasunari buruz gehiago jakiteko “Zibersegurtasuna eta pribatutasuna sarean” ikastaroa eskaintzen dizugu, aurrez aurre nahiz bidekonferentzia bidez. Babestu zure informazioa, nabigatu konfiantzaz eta eman urratsa internet modu seguruagoan erabiltzeko. Animatu eta eman izena gaur bertan!