Okerrago lo egiten dugu, gutxiago mugitzen gara eta mugikorrari itsatsita bizi gara. Bitartean, gaur egun modan jarri diren erloju digitalek, lehen oharkabean pasatzen ziren ohiturak monitorizatzeko aukerak eskaintzen dizkizute.
Horregatik, gaur KZguneatik, Apple Watch-ek, atseden hartzeko, entrenatzera motibatzeko edo mugikorra ukitu gabe lan egiteko eskaintzen dituen hainbat funtzioren berri eman nahi dizugu.
Esfera pertsonalizatuak
Zure esfera konfiguratzeak aplikaziorik ireki gabe, erlojuak informazio garrantzitsua erakusteko aukera ematen dizu; zure jarduera, eguraldia, egiten ari zaren entrenamendua edo osasun datuak.
Esfera zure beharretara egokituta izanda, denbora aurreztuko duzu eta eguneroko jarraipena erraztuko dizu.
Hobeto atseden hartzea
“Loaren kalitatea” funtzioak gauean zer gertatzen den ulertzen lagunduko dizu. Erlojuak loaren iraupena, ordutegien erregulartasuna, esnatzen zaren maiztasuna eta fase bakoitzean igarotzen duzun denbora aztertzen ditu.
Datu horiek aplikazioan azaltzen dira, eta helburua, hobeto atseden hartzeko, zure errutinaren zer alderdi hobetzea komeni zaizun jakitea da.
Entrenatzeko motibazioa
“Jarduera partekatzea” aukera, motibazio eragile eraginkorrenetako batean bihurtu da. Zure kontua lagun, senide eta entrenatzaileekin partekatzean, denok ikus ditzakezue lortutako helburuak. Ariketarekin jarraitzeko bultzada txiki bat izan daiteke.
Dinamika hori “fitness soziala” deritzonaren joerarekin bat dator, gero eta presentzia handiagoa baitu kirol aplikazioetan.
Musika zerrendak
Musika entrenamenduaren parte izan daiteke. Horrela, Apple Watch-ek entrenamendu jakin bati lotutako edo zuk sortutako erreprodukzio zerrendak aktibatzeko aukera ematen dizu.
Horrela, entrenamendua hasten duzunean, zure jarduerarekin hobekien egokitzen den playlist-a erreproduzitzen da automatikoki.
Urrutiko argazkiak
“Kameraren kontrola” funtzioarekin, mugikorraren kamera irekitzean, erlojuaren esferan iradokizun bat agertuko zaizu. Hortik, kameraren urrutiko kontrolera sartu ahal izango zara.
Horrela, argazkiak eta bideoak urrutitik atera ahal izango dituzu. Mugikorrari eusten ez ibiltzeko tresna erabilgarria izan daiteke, bai argazkiak ateratzeko, bai bideoak grabatzeko ere.

Sar ezazu zure iruzkina