WhatsApp aukera berri bat planteatzen ari da zure profila pertsonaliza dezazun: funtzio berri bat sartu ahal izatea, zure profilean azaleko irudi bat gehitu ahal izateko, lehenik zenuen profileko argazkiaz gain. Aukera berri horri esker, zure kontua pertsonalizatuagoa izango da, orain arte WhatsApp Business-en bakarrik egiten zena.
iOS 26.1.10.71 modeloaren azkeneko beta bertsioak profila erakusteko modua hobetzeko aukera ematen du, profil pertsonaletan azaleko argazkia eransteko aukerarekin.
Nola konfiguratu azaleko argazkia WhatsApp-en?
Aukera berri honekin, aplikazioak profilaren goiko aldean irudi horizontal bat jartzeko aukera emango du, oraingoan argakiaren gainean. Diseinu hori Facebook, Linkedln eta beste sare sozial batzuen antzekoa da.
Lehen datuen arabera, interfazeak atal berezi bat izango du azala konfiguratzeko, baina pantaila saturatu gabe. Konfigurazio hori bistaratuko da bai norbitek zure profila bisitatzen duenean, bai zure kontuaren konfiguraziora sartzen denean. Aukera berri hori konfiguratzeko, urrats hauek jarraitu behra dira:
- Profilaren konfiguraziora sartu.
- Sakatu pantailaren eskuineko aldean dagoen kamera.
- Hautatu galeriako irudi bat edo egin argazki bat une horretan.
Horrela, gure profilaren azaleko argazkia definituko da, baina kontuan hartu behar dugu argazki hori horizontalean erkutsiko dela, beraz, ziurtatu formatu horretarako egokia dela. Azaleko argazkiaz gain, profileko argazkia ere alda dezakezu zirkuluaren barruan dagoen kameraren ikono sakatuta.
Eguneratze berri honekin batera, argazkia bistaratzeko beste hiru doikuntza egingo dira: sartutako argazkia mundu osoan ikusteko aukera ematea, kontaktuetara mugatzea edo inorentzat ikusgai ez uztea. Horrela, zure irudien esposizioa kontrolatzeko gaitasuna mantenduko duzu.
Funtzio berri gehiago
Urte berriarekin batera, WhatsApp-ek funtzio berriak iragarri ditu, hala nola lehen aipatutako azaleko argazkia eta taldeko txatak, non erabiltzaileek hiru funtzio aprobetxa ditzaketen: kideen etiketatzea, testu-stickerrak eta ekitaldien gogorarazlea. KZgunearen blogean kontatuko dizkizugun aukera berriak:
- Kidearen etiketak: pertsona bakoitzak talde batean duen rola identifikatzeko balio duten etiketak dira.
- Testu-stickerrak: mezuak sticker bihurtu ahal izango dituzu, eta ez argazkiak edo emojiak bakarrik, orain arte bezala.
- Ekitaldien gogorarazleak: oroigarri pertsonalizatu bat sor daiteke pertsona edo taldeentzat.
- Partekatu fitxategi handiak 2GB-raino, HD multimedia-fitxategiak, pantailak eta txat partekatuak.
Gai guzti hauen inguruan egunean egoteko KZgunearen blogean sartu!

Sar ezazu zure iruzkina