Kaixo, KZguneko lagunok! Gaur, ostiral goizero bezala, Iñaki eta Consuelorekin, KZguneko ikastaroetako ikaskideekin, kafe bat hartzeko geratu naiz. Astea nola joan zaigun pixka bat kontatu ondoren, aurreko egunean deskubritu nuen trikimailua erakutsi nahi nien.

Dei bat egitean, nire zenbakia azaldu gabe nola deitu ikasi dut jada. Orduan Iñakik, beti bezain barregarri, ea espioien pelikuletan bezala, erabili eta botatzeko telefono bat erosi dudan galdetu dit. Consuelo, aldiz, trikimailua errazagoa izango zela susmatzen zuen.

Sinplea da eta edozein mugikorretan funtzionatzen du, baita zaharrenetan ere! Eta ezkutuko dei puntualetarako, hau besterik ez duzu egin behar:

  • Lehenik, “Telefonoa” aplikazioa ireki behar duzu.
  • Ondoren,  #31# aurrizkia  idatzi behar duzu eta deitu nahi duzun zenbakia jarraian, tarterik gabe.
  • Deitu, hitz egin, eta eskegitzen duzunean, zure mugikorra normaltasunera itzultzen da.

Orduan, Iñakiri zalantza bat sortu zaio; bezeroari egunero deitu behar badio, ea aldi bakoitzean kodea idatzi behar duen. Kasu horretan, zenbakia agendan zuzenean # 31 #aurrean duzula gorde behar duzu, horrela, Kontaktuetatik deitzen duzun bakoitzean mugikorrak bakarrik egiten du.

Consuelok aldiz, iPhone bat du, eta ondorengoa egin behar du. “Ezarpenak” sakatu, eta gero “Telefonoa”. “Erakutsi deiaren ID” aukera desaktibatu eta ezkutuko deiak prest izango dira.

Orain nire zenbakia gordetzeko beldurrik gabe  dei dezaket. Oraindik ez badakizu ezkutuan nola deitu, hitzordua eska dezakezu KZgunean eta lagunduko dizute.

KZgunean zure zain gaude!